
Erakusketa
DONOSTIA, Historiaren Etxea, Motako Gaztelua (Urgull) - 2008-01-08tik 2008-12-31era, Asteartetik ostiralera: 16:00-20:30. Asteburu eta jaiegunetan: 10:00-17:30
Ikusentzunezko, maketa, objektu eta eszenografien bidez hiriaren 800 urteko historiaren errepasoa egiten du erakusketa honek.
Lehiaketa
Aukeratu Herria - 2008-02-07tik 2008-05-15era
Logo berri bat sortzeko lehiaketa deialdia
Eusko Ikaskuntzako Ei Gazte! Lehiaketaren lehen edizioa jarri du abian. Ediizio honetan gazteria sailaren logoa diseinatzeko deialdia egiten du elkarteak. Baldintzak gutxi dira eta saria, erakargarria:
.- Gaztea izatea (16 eta 30 urte bitartean).
.- Gaitasun sortzailea eta gustu estetikoa izatea.
.- Epea: Maiatzaren 15a arte.
.- Saria: 1500 euro.
Informazio guztia:
http://www.eusko-ikaskuntza.org/eu/premios/object.php?o=16582
Eusko Ikaskuntza – Sociedad de Estudios Vascos
Miramar Jauregia Miraconcha 48
20.007 Donostia
Tel 943 31 08 55
E-mail: gazteria@eusko-ikaskuntza.org
Antolatzailea: Eusko Ikaskuntzako Gazteria Saila
Erakusketa
'Behar gorria Primavera azul' Manu Muniategiandikoetxea
DONOSTIA, Koldo Mitxelena. Erakustaretoa - 2008-03-06tik 2008-05-26era, Asteartetik larunbatera 10:30-14:00 eta 16:00-20:30
2004 eta 2008 urteen bitartean beste azoka nahiz erakusketarako egindako lanak oinarri hartuta, hauen egokitzapenek, beste obra berri batzuek eta oraindik garatu gabeko zenbait proiektuk osatzen dute erakusketa.
Erakusketa
DONOSTIA, Alga galeria - 2008-04-04tik 2008-05-10era, Astelehenetik larunbatera: 11:00-13:00 eta 17:00-20:00
Daniel Txopitea eta Ainize Txopitea artisten margo lanak ikusgai.
Erakusketa
DONOSTIA, Arteko galeria - 2008-04-04tik 2008-05-17era
Bere azken lan honen margo eta marrazkietan bere amets erreal eta fantastikoak islatu ditu artistak.
Erakusketa
'Naturaren keinua' Miquel Barceló
DONOSTIA, Okendo kultur etxea - 2008-04-10tik 2008-06-07era, Astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00 eta 16:00-20:30. Larunbatetan: 10:00-14:00 eta 16:30-20:00
Erakusketan hiru bloke txiki eta espezifiko agertzen dira: 90. hamarkadako obra grafikoa, In Mali seriea eta Lanzarote seriea.
Erakusketa
DONOSTIA, Egia parkeko Ingurumen Baliabideen Etxea - 2008-04-14tik 2008-05-13era, Astelehenetil larunbatera: 9:30-13:30 eta 15:00-20:00. Igande eta jaieguntean: 10:00-13:30
Gure entzumenaren eta soinu ingurumenaren artean sortzen diren harreman eta gatazkak islatzen dituen erakusketa.
Erakusketa
DONOSTIA, Kutxa Boulevard aretoa - 2008-04-18tik 2008-05-18era, Egunero 11:30-13:30 eta 17:00-21:00
132 argazki, neurri desberdinetakoak, zuri-beltzekoak zein kolorezkoak. Oteiza eta beste sortzaile batzuenak edota paisaienak
Erakusketa
'India. Amar es comprender la diferencia' Miguel Parreño
DONOSTIA, Gipuzkoako Argazkilari Elkartea - 2008-04-18tik 2008-05-07era, Astelehenetik ostiralera: 17:00-21:00. Larunbatetan: 17:00-20:00
Tenpluen aurreko eskaleak, aberastasuna eta pobrezia, urrezko tenpluen aurrean egarriz dauden haurrak... Indiari buruzko argazki erakusketa
Erakusketa
DONOSTIA, Parafernalia Galeria - 2008-04-18tik 2008-05-31era, Asteartetik larunbatera: 16:30-20:30
Artista gipuzkoarraren marrazkiak eta bere pertsonaiekin egindako animazioazko bideo instalazioak ikus daitezke erakusketa honetan. Horrez gain, galerian mural bat margotu du
Erakusketa
DONOSTIA, Kur Galeria - 2008-04-18tik 2008-06-13era
Hiru serietan bereizten diren 20 argazkik osatzen dute erakusketa. Lehen seriea El Salvadorgo gazte gaizkile taldeei buruzkoa da, bigarrena, Surma gerlariei buruzkoa, eta azkena, Etiopiako Olmo ibaiaren inguruan bizi diren etniei buruzkoa.
Erakusketa
DONOSTIA, Kubo aretoa - 2008-04-24tik 2008-06-29era, Egunero 11:30-13:30 eta 17:00-21:00
Artista israeldarraren argazki estenopeikoen erakusketa.
Tailerra
DONOSTIA, Victoria Eugenia Antzokia - 2008-05-05tik 2008-05-07era, 16:00-21:00
Jordi Galceran antzezlan egileak emandako ikastaroa lan bat idatzita duten edo idazteko prozesu aurreratu batean dauden antzerkigileei zuzendua.
Ikastaroa
"Sukaldaritza osasuntsua" ikastaroa
ERDIALDEA, El Txoko del Gourmet sukaldaritza eskola - 2008-05-05tik 2008-06-10era, 10:00-12:30
Ordiziako D’elikatuz Elikadura eta Gastronomia Zentroak hirugarren urtez jarraian D’ELIKATUZ BIZI kanpaina abian jarri du gipuzkoarrak elikadura osasuntsuaren inguruan sentikortu eta heziketa eskaini asmoz. Aurten, jarduera fisikoak gure osasunean duen eragin positiboa eta elikadura ohitura osasuntsuekin duen erlazioa azpimarratu asmoz “bizi d’elikatuz eta mugituz” goiburupean egingo da.
Aurtengo programa Gipuzkoako 4 sukaldaritza eskolatan emango den D´ELIKATUZ BIZI Sukalaritza Osasuntsua ikastaroarekin hasiko da.
1. D’ELIKATUZ BIZI Sukaldaritza Osasuntsua ikastaroa (maiatza-ekaina):
Ikastaro bakoitzeko saiotako batean, elikadura tailer bat egingo da. Bertan, Giza Nutrizio eta Dietetikan aditu batek gure elikadura hobetzeko hainbat irizpide eskainiko ditu.
Partehartzaile bakoitzak D´ELIKATUZ BIZI sukaldaritza osasungarria errezeta liburua jasoko du, aurtengoan sukaldaritza eskolek prestaturiko errezeta berri gehiagorekin.
- Hauek dira D´ELIKATUZ BIZI sukaldaritza ikastaroa eskainiko duten 4 sukaldaritza eskolak:
o Aiala Ostalaritza Eskola (Zarautz)
o Cebanc-Cdea Ostalaritza Goi Eskola (Donostia)
o ‘El Txoko del Gourmet’ Sukaldaritza Eskola(Donostia)
o Goierri Lanbide Eskola (Ordizia)
- Eskola bakoitzak hirutan emango du ikastaroa maiatza eta ekainean (ikus programa).
- Prezioa: 10 Euro/perts.
www.delikatuzbizi.com Antolatzailea: D´elikatuz Zentroa (Ordizia)
Musika
DONOSTIA, Fnac - 2008-05-07, 19:00
2007an Donostia hiriko Pop-Rock lehiaketa irabazi izanagatik grabatu zuten diskoa aurkeztuko dute zuzeneko emanaldian.
Zinema
DONOSTIA, Antzoki Zaharra - 2008-05-07, 20:15
Edward Yang zinemagile taiwandarrari eskainitako Nosferatu zikloaren barruan, 2000. urtean egindako filmaren proiekzioa.
Musika
DONOSTIA, Victoria Eugenia Antzokia - 2008-05-07, 20:30
Euskal musikari mordoska batek Gainsbourgen obra berriro agertokietara ekartzea erabaki du. Haren hogei abesti eta poema entzungo dira Gari, Mikel Markez, Diego Vasallo, Sanchis, Giorgio Basmatti, Luisa Etxenike, Jorge Carrero, Enrike Mingo, Yone Gabarain, Mikel Agirre, Amaia Intxausti, Rafa Berrio, Estanis (Natural Project), Saioa eta Txuma Murugarrenen ahotsetan, guztien buru Juancar Landa dela.
Musika
DONOSTIA, Be Bop Bar - 2008-05-07, 00:00
Moderno DJaren elektro eta pop musika emanaldia.
Aurkezpena
'Al filo de lo imposible' liburua
DONOSTIA, Elkar Aretoa (Fermin Calbeton kaleko denda) - 2008-05-07, 19:00
Azken 25 urteetan 'Al filo de lo imposible' saioko taldeak bizi izan dituen abentura ikusgarriak biltzen dituen liburuaren aurkezpena, jende guztiari irekia. Hizlaria, Sebastian Alvaro izango da.
Hitzaldia
DONOSTIA, Dr. Caminoko liburutegia (Abuztuaren 31 kalea) - 2008-05-07, 19:00
Jose Ignazio Pichardo, Madrilgo lesbiana, gay, transexual eta bisexualen kolektiboko kidea izango da hizlaria.
Musika
'Concierto de Aranjuez' Moskuko Estatu Orkestra Sinfonikoa
DONOSTIA, Kursaal Auditorioa - 2008-05-07, 20:30
Moskuko Estatu Orkestra Sinfonikoak eskainitako kontzertua, Rolando Saad gitarra-jolearekin. Antolatzailea: Promoconcert
Ipuin Kontalaria
'Ipuinak ilunpean, isilka eta dardarrean'
DONOSTIA, Casares-Tomasenen kultur etxea - 2008-05-07, 18:00
3 eta 5 urte bitarteko haurrentzako ipuina.
Hitzaldia
'Reflejos de Roma: Investigaciones arqueologicas en el yacimiento de Santa Criz (Eslava)'
DONOSTIA, Koldo Mitxelena Kulturunea - 2008-05-07, 19:30
IX. Arkeologia Jardunaldien barruan, Rosa Armendariz, Txaro Mateo eta Pilar Sanchez de Albeniz Olcairum S.L.ko kideek Santa Crizen egindako ikerketen inguruan mintzatuko dira. Antolatzailea: Aranzadi Zientzia Elkartea
Bideo foruma
DONOSTIA, Larrotxen kultur etxea - 2008-05-07, 18:00
Chus Gutierrez zinemagilearen filma eskainiko dute. Almeriako negutegietan girotutako filmak, bertan nagusi den arrazismoa eta matxismoa islatzen ditu.
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | |||
| 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 |
| 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 |
| 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 |
| 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 | |
© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta: donostia@irutxulokohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.