Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Donostia
2008ko maiatzak 13, Asteartea

Harpidetu zaitez!

Agenda | 2008-05-09

Erakusketa

'Donostiari begira'

DONOSTIA, Historiaren Etxea, Motako Gaztelua (Urgull) - 2008-01-08tik 2008-12-31era, Asteartetik ostiralera: 16:00-20:30. Asteburu eta jaiegunetan: 10:00-17:30

Ikusentzunezko, maketa, objektu eta eszenografien bidez hiriaren 800 urteko historiaren errepasoa egiten du erakusketa honek.

Lehiaketa

Lehiaketa

Aukeratu Herria - 2008-02-07tik 2008-05-15era

Logo berri bat sortzeko lehiaketa deialdia
Eusko Ikaskuntzako Ei Gazte! Lehiaketaren lehen edizioa jarri du abian. Ediizio honetan gazteria sailaren logoa diseinatzeko deialdia egiten du elkarteak. Baldintzak gutxi dira eta saria, erakargarria:
.- Gaztea izatea (16 eta 30 urte bitartean).
.- Gaitasun sortzailea eta gustu estetikoa izatea.
.- Epea: Maiatzaren 15a arte.
.- Saria: 1500 euro.
Informazio guztia:
http://www.eusko-ikaskuntza.org/eu/premios/object.php?o=16582

Eusko Ikaskuntza – Sociedad de Estudios Vascos
Miramar Jauregia Miraconcha 48
20.007 Donostia
Tel 943 31 08 55
E-mail: gazteria@eusko-ikaskuntza.org
Antolatzailea: Eusko Ikaskuntzako Gazteria Saila

Erakusketa

'Behar gorria Primavera azul' Manu Muniategiandikoetxea

DONOSTIA, Koldo Mitxelena. Erakustaretoa - 2008-03-06tik 2008-05-26era, Asteartetik larunbatera 10:30-14:00 eta 16:00-20:30

2004 eta 2008 urteen bitartean beste azoka nahiz erakusketarako egindako lanak oinarri hartuta, hauen egokitzapenek, beste obra berri batzuek eta oraindik garatu gabeko zenbait proiektuk osatzen dute erakusketa.

Erakusketa

'Txopitea versus Txopitea'

DONOSTIA, Alga galeria - 2008-04-04tik 2008-05-10era, Astelehenetik larunbatera: 11:00-13:00 eta 17:00-20:00

Daniel Txopitea eta Ainize Txopitea artisten margo lanak ikusgai.

Erakusketa

'Entelequia' Nori Ushuma

DONOSTIA, Arteko galeria - 2008-04-04tik 2008-05-17era

Bere azken lan honen margo eta marrazkietan bere amets erreal eta fantastikoak islatu ditu artistak.

Erakusketa

'Naturaren keinua' Miquel Barceló

DONOSTIA, Okendo kultur etxea - 2008-04-10tik 2008-06-07era, Astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00 eta 16:00-20:30. Larunbatetan: 10:00-14:00 eta 16:30-20:00

Erakusketan hiru bloke txiki eta espezifiko agertzen dira: 90. hamarkadako obra grafikoa, In Mali seriea eta Lanzarote seriea.

Erakusketa

'Entzungor'

DONOSTIA, Egia parkeko Ingurumen Baliabideen Etxea - 2008-04-14tik 2008-05-13era, Astelehenetil larunbatera: 9:30-13:30 eta 15:00-20:00. Igande eta jaieguntean: 10:00-13:30

Gure entzumenaren eta soinu ingurumenaren artean sortzen diren harreman eta gatazkak islatzen dituen erakusketa.

Erakusketa

'Larru hunkitua' Lamia

DONOSTIA, Kutxa Boulevard aretoa - 2008-04-18tik 2008-05-18era, Egunero 11:30-13:30 eta 17:00-21:00

132 argazki, neurri desberdinetakoak, zuri-beltzekoak zein kolorezkoak. Oteiza eta beste sortzaile batzuenak edota paisaienak

Erakusketa

'Cool Symphony' Judas Arrieta

DONOSTIA, Parafernalia Galeria - 2008-04-18tik 2008-05-31era, Asteartetik larunbatera: 16:30-20:30

Artista gipuzkoarraren marrazkiak eta bere pertsonaiekin egindako animazioazko bideo instalazioak ikus daitezke erakusketa honetan. Horrez gain, galerian mural bat margotu du

Erakusketa

Isabel Muñoz

DONOSTIA, Kur Galeria - 2008-04-18tik 2008-06-13era

Hiru serietan bereizten diren 20 argazkik osatzen dute erakusketa. Lehen seriea El Salvadorgo gazte gaizkile taldeei buruzkoa da, bigarrena, Surma gerlariei buruzkoa, eta azkena, Etiopiako Olmo ibaiaren inguruan bizi diren etniei buruzkoa.

Erakusketa

'Camera obscura' Ilan Wolff

DONOSTIA, Kubo aretoa - 2008-04-24tik 2008-06-29era, Egunero 11:30-13:30 eta 17:00-21:00

Artista israeldarraren argazki estenopeikoen erakusketa.

Ikastaroa

"Sukaldaritza osasuntsua" ikastaroa

ERDIALDEA, El Txoko del Gourmet sukaldaritza eskola - 2008-05-05tik 2008-06-10era, 10:00-12:30

Ordiziako D’elikatuz Elikadura eta Gastronomia Zentroak hirugarren urtez jarraian D’ELIKATUZ BIZI kanpaina abian jarri du gipuzkoarrak elikadura osasuntsuaren inguruan sentikortu eta heziketa eskaini asmoz. Aurten, jarduera fisikoak gure osasunean duen eragin positiboa eta elikadura ohitura osasuntsuekin duen erlazioa azpimarratu asmoz “bizi d’elikatuz eta mugituz” goiburupean egingo da.
Aurtengo programa Gipuzkoako 4 sukaldaritza eskolatan emango den D´ELIKATUZ BIZI Sukalaritza Osasuntsua ikastaroarekin hasiko da.

1. D’ELIKATUZ BIZI Sukaldaritza Osasuntsua ikastaroa (maiatza-ekaina):
Ikastaro bakoitzeko saiotako batean, elikadura tailer bat egingo da. Bertan, Giza Nutrizio eta Dietetikan aditu batek gure elikadura hobetzeko hainbat irizpide eskainiko ditu.

Partehartzaile bakoitzak D´ELIKATUZ BIZI sukaldaritza osasungarria errezeta liburua jasoko du, aurtengoan sukaldaritza eskolek prestaturiko errezeta berri gehiagorekin.

- Hauek dira D´ELIKATUZ BIZI sukaldaritza ikastaroa eskainiko duten 4 sukaldaritza eskolak:
o Aiala Ostalaritza Eskola (Zarautz)
o Cebanc-Cdea Ostalaritza Goi Eskola (Donostia)
o ‘El Txoko del Gourmet’ Sukaldaritza Eskola(Donostia)
o Goierri Lanbide Eskola (Ordizia)

- Eskola bakoitzak hirutan emango du ikastaroa maiatza eta ekainean (ikus programa).

- Prezioa: 10 Euro/perts.

www.delikatuzbizi.com
Antolatzailea: D´elikatuz Zentroa (Ordizia)

Antzerkia

'El guia del Hermitage', Pentacion

DONOSTIA, Victoria Eugenia antzokia - 2008-05-09, 20:00

Alemanek Leningradoko setioa egin aurretik Sobietar gobernuak Hermitage Museoko artelan guztiak Uraletara bidaltzeko lortu zuen modua azaltzen du obra honek. Federico Lupi, Ana Labordeta eta Manu Callau dira aktore protagonistak.

Erakusketa

'50 urte eta gero hau' Fernando Anza

DONOSTIA, Gipuzkoako Argazkilari Elkartea - 2008-05-09, Astelehenetik ostiralera: 17:00-21:00. Larunbatetan: 17:00-20:00

Elkarteko kide eta zuzendaritza batzordeko idazkaria den Anzaren lanak ikusgai daude bere bakarkako lehen erakusketa honetan.

Musika

Samar

DONOSTIA, Fnac - 2008-05-09, 19:00

Donostiako boskoteak 'Ramas' bere diskoa aurkeztuko du zuzeneko emanaldian. Folk musika World Music-arekin uztartzen dute, baina jazz, reggae edo techno zantzuak ere nabaritzen dira.

Musika

Petti

DONOSTIA, DOKA - 2008-05-09, 20:30

Juan Luis Perez Mitxelena abeslari nafarraren kontzertua. Folk-rock eta post-rock musika lantzen ditu.

Musika

Adam Kolker's Trio

DONOSTIA, Be Bop Bar - 2008-05-09, 00:00

Adam Kolker saxofonista, Masa Kamaguchi kontrabaxuak eta Xavier Maureta bateriak osatutako hirukotearen jazz musika emanaldia.

Musika

Orchestra of The Age of Enlightenment

DONOSTIA, Kursaal Auditorioa - 2008-05-09, 20:00

Munduko aintzinako talde instrumental nagusienetakoda da hau. Bere sonoritate berezia eta zehaztasun neurtua proban jarriko du Ivan Fischer-ek zuzendutako egitarau klasikoan. Rameau-ren 'Castor and Polux', Mozart-en 'Sinfonia concertante' eta Haydn-en 'Sinfonia Paris' izango dira errezitaldian interpretatutako lanak. Sarrerek 40€, 32€, 26€, 21€ eta 10€ balio dute.

Musika

Afromage DJ

DONOSTIA, Etxekalte - 2008-05-09, 00:30

Afromage DJaren backiburrillo musika emanaldia.

Antzerkia

'Larru Haizetara (sexu-terapia kolektiboa)' Ez dok hiru bikoteatroa

DONOSTIA, El Nido taberna (Herrera) - 2008-05-09, 21:30

'XVII Poltsiko antzerkia' jaialdiaren barruan, Mikel Martinezek eta Patxi Telleriak eskainitako emanaldia. Sexu kontutan euskaldunok bizitako mendetako madarikazio horren kontra egin nahi duen ikusizun honek "lehen/gero" nabarmen bat markatuko du euskaldunen sexu jarreretan.

Hitzaldia

'La arqueologia del Pleistoceno en la cuenca y en la sierra madrileñas'

DONOSTIA, Koldo Mitxelena Kulturunea - 2008-05-09, 19:30

IX. Arkeologia Jardunaldien barruan, Madrilgo eskualdeko museo arkeologikoko zuzendaria den Enrique Baquedanok emango du hitzaldia. Antolatzailea: Aranzadi Zientzia Elkartea

Tailerra

Bidezko merkataritzari buruzko lantegia

DONOSTIA, Martuteneko haurtxokoa - 2008-05-09, 17:30

'Donostia mundu artean' ekimenaren barruan, bidezko merkataritza lantegiak eta elikagaien dastaketa.

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa