
Erakusketa
DONOSTIA, Historiaren Etxea, Motako Gaztelua (Urgull) - 2008-01-08tik 2008-12-31era, Asteartetik ostiralera: 16:00-20:30. Asteburu eta jaiegunetan: 10:00-17:30
Ikusentzunezko, maketa, objektu eta eszenografien bidez hiriaren 800 urteko historiaren errepasoa egiten du erakusketa honek.
Erakusketa
'Behar gorria Primavera azul' Manu Muniategiandikoetxea
DONOSTIA, Koldo Mitxelena. Erakustaretoa - 2008-03-06tik 2008-05-26era, Asteartetik larunbatera 10:30-14:00 eta 16:00-20:30
2004 eta 2008 urteen bitartean beste azoka nahiz erakusketarako egindako lanak oinarri hartuta, hauen egokitzapenek, beste obra berri batzuek eta oraindik garatu gabeko zenbait proiektuk osatzen dute erakusketa.
Erakusketa
'Naturaren keinua' Miquel Barceló
DONOSTIA, Okendo kultur etxea - 2008-04-10tik 2008-06-07era, Astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00 eta 16:00-20:30. Larunbatetan: 10:00-14:00 eta 16:30-20:00
Erakusketan hiru bloke txiki eta espezifiko agertzen dira: 90. hamarkadako obra grafikoa, In Mali seriea eta Lanzarote seriea.
Erakusketa
DONOSTIA, Parafernalia Galeria - 2008-04-18tik 2008-05-31era, Asteartetik larunbatera: 16:30-20:30
Artista gipuzkoarraren marrazkiak eta bere pertsonaiekin egindako animazioazko bideo instalazioak ikus daitezke erakusketa honetan. Horrez gain, galerian mural bat margotu du
Erakusketa
DONOSTIA, Kur Galeria - 2008-04-18tik 2008-06-13era
Hiru serietan bereizten diren 20 argazkik osatzen dute erakusketa. Lehen seriea El Salvadorgo gazte gaizkile taldeei buruzkoa da, bigarrena, Surma gerlariei buruzkoa, eta azkena, Etiopiako Olmo ibaiaren inguruan bizi diren etniei buruzkoa.
Erakusketa
DONOSTIA, Kubo aretoa - 2008-04-24tik 2008-06-29era, Egunero 11:30-13:30 eta 17:00-21:00
Artista israeldarraren argazki estenopeikoen erakusketa.
Ikastaroa
"Sukaldaritza osasuntsua" ikastaroa
ERDIALDEA, El Txoko del Gourmet sukaldaritza eskola - 2008-05-05tik 2008-06-10era, 10:00-12:30
Ordiziako D’elikatuz Elikadura eta Gastronomia Zentroak hirugarren urtez jarraian D’ELIKATUZ BIZI kanpaina abian jarri du gipuzkoarrak elikadura osasuntsuaren inguruan sentikortu eta heziketa eskaini asmoz. Aurten, jarduera fisikoak gure osasunean duen eragin positiboa eta elikadura ohitura osasuntsuekin duen erlazioa azpimarratu asmoz “bizi d’elikatuz eta mugituz” goiburupean egingo da.
Aurtengo programa Gipuzkoako 4 sukaldaritza eskolatan emango den D´ELIKATUZ BIZI Sukalaritza Osasuntsua ikastaroarekin hasiko da.
1. D’ELIKATUZ BIZI Sukaldaritza Osasuntsua ikastaroa (maiatza-ekaina):
Ikastaro bakoitzeko saiotako batean, elikadura tailer bat egingo da. Bertan, Giza Nutrizio eta Dietetikan aditu batek gure elikadura hobetzeko hainbat irizpide eskainiko ditu.
Partehartzaile bakoitzak D´ELIKATUZ BIZI sukaldaritza osasungarria errezeta liburua jasoko du, aurtengoan sukaldaritza eskolek prestaturiko errezeta berri gehiagorekin.
- Hauek dira D´ELIKATUZ BIZI sukaldaritza ikastaroa eskainiko duten 4 sukaldaritza eskolak:
o Aiala Ostalaritza Eskola (Zarautz)
o Cebanc-Cdea Ostalaritza Goi Eskola (Donostia)
o ‘El Txoko del Gourmet’ Sukaldaritza Eskola(Donostia)
o Goierri Lanbide Eskola (Ordizia)
- Eskola bakoitzak hirutan emango du ikastaroa maiatza eta ekainean (ikus programa).
- Prezioa: 10 Euro/perts.
www.delikatuzbizi.com Antolatzailea: D´elikatuz Zentroa (Ordizia)
Dantza
'El amor brujo', Ballet Biarritz
DONOSTIA, Victoria Eugenia antzokia - 2008-05-24tik 2008-05-25era, 19:30
Dantza ikuskizuna.
Erakusketa
DONOSTIA, Bulebarra - 2008-05-25, Goizean
25 bat artistek beren lanak erakutsiko dituzte. Eguraldi txarra egingo balu, Gipuzkoa plazako arkupeetan egingo dute. Antolatzailea: Gipuzkoako Artisten Elkartea
Dantza
'El amor brujo' Ballet Biarritz
DONOSTIA, Victoria Eugenia Antzokia - 2008-05-25, 19:30
Victoria Eugenia Antzokiak Ballet Biarritzekin lehen aldiz batera ekoiztutako lana. Andaluzian garatzen da ekintza, ijitoen lurraldean, superstizio eta sorginkeria giroan. Sarrerak: 30€, 22€ eta 16€
Ikuskizuna
IV. Nazioarteko Capoeira topaketa
DONOSTIA, Altza kultur etxea - 2008-05-25, 15:30
Capoeira erakustaldia egingo da.
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | |||
| 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 |
| 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 |
| 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 |
| 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 | |
© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta: donostia@irutxulokohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.