Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Donostia
2008ko maiatzak 17, Larunbata

Harpidetu zaitez!

Agenda | 2008-05-29

Erakusketa

'Donostiari begira'

DONOSTIA, Historiaren Etxea, Motako Gaztelua (Urgull) - 2008-01-08tik 2008-12-31era, Asteartetik ostiralera: 16:00-20:30. Asteburu eta jaiegunetan: 10:00-17:30

Ikusentzunezko, maketa, objektu eta eszenografien bidez hiriaren 800 urteko historiaren errepasoa egiten du erakusketa honek.

Erakusketa

'Naturaren keinua' Miquel Barceló

DONOSTIA, Okendo kultur etxea - 2008-04-10tik 2008-06-07era, Astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00 eta 16:00-20:30. Larunbatetan: 10:00-14:00 eta 16:30-20:00

Erakusketan hiru bloke txiki eta espezifiko agertzen dira: 90. hamarkadako obra grafikoa, In Mali seriea eta Lanzarote seriea.

Erakusketa

'Cool Symphony' Judas Arrieta

DONOSTIA, Parafernalia Galeria - 2008-04-18tik 2008-05-31era, Asteartetik larunbatera: 16:30-20:30

Artista gipuzkoarraren marrazkiak eta bere pertsonaiekin egindako animazioazko bideo instalazioak ikus daitezke erakusketa honetan. Horrez gain, galerian mural bat margotu du

Erakusketa

Isabel Muñoz

DONOSTIA, Kur Galeria - 2008-04-18tik 2008-06-13era

Hiru serietan bereizten diren 20 argazkik osatzen dute erakusketa. Lehen seriea El Salvadorgo gazte gaizkile taldeei buruzkoa da, bigarrena, Surma gerlariei buruzkoa, eta azkena, Etiopiako Olmo ibaiaren inguruan bizi diren etniei buruzkoa.

Erakusketa

'Camera obscura' Ilan Wolff

DONOSTIA, Kubo aretoa - 2008-04-24tik 2008-06-29era, Egunero 11:30-13:30 eta 17:00-21:00

Artista israeldarraren argazki estenopeikoen erakusketa.

Ikastaroa

"Sukaldaritza osasuntsua" ikastaroa

ERDIALDEA, El Txoko del Gourmet sukaldaritza eskola - 2008-05-05tik 2008-06-10era, 10:00-12:30

Ordiziako D’elikatuz Elikadura eta Gastronomia Zentroak hirugarren urtez jarraian D’ELIKATUZ BIZI kanpaina abian jarri du gipuzkoarrak elikadura osasuntsuaren inguruan sentikortu eta heziketa eskaini asmoz. Aurten, jarduera fisikoak gure osasunean duen eragin positiboa eta elikadura ohitura osasuntsuekin duen erlazioa azpimarratu asmoz “bizi d’elikatuz eta mugituz” goiburupean egingo da.
Aurtengo programa Gipuzkoako 4 sukaldaritza eskolatan emango den D´ELIKATUZ BIZI Sukalaritza Osasuntsua ikastaroarekin hasiko da.

1. D’ELIKATUZ BIZI Sukaldaritza Osasuntsua ikastaroa (maiatza-ekaina):
Ikastaro bakoitzeko saiotako batean, elikadura tailer bat egingo da. Bertan, Giza Nutrizio eta Dietetikan aditu batek gure elikadura hobetzeko hainbat irizpide eskainiko ditu.

Partehartzaile bakoitzak D´ELIKATUZ BIZI sukaldaritza osasungarria errezeta liburua jasoko du, aurtengoan sukaldaritza eskolek prestaturiko errezeta berri gehiagorekin.

- Hauek dira D´ELIKATUZ BIZI sukaldaritza ikastaroa eskainiko duten 4 sukaldaritza eskolak:
o Aiala Ostalaritza Eskola (Zarautz)
o Cebanc-Cdea Ostalaritza Goi Eskola (Donostia)
o ‘El Txoko del Gourmet’ Sukaldaritza Eskola(Donostia)
o Goierri Lanbide Eskola (Ordizia)

- Eskola bakoitzak hirutan emango du ikastaroa maiatza eta ekainean (ikus programa).

- Prezioa: 10 Euro/perts.

www.delikatuzbizi.com
Antolatzailea: D´elikatuz Zentroa (Ordizia)

Musika

Cocorosie

DONOSTIA, Victoria Eugenia Antzokia - 2008-05-29, 20:30

Bianca eta Sierra Caady ahizpek osatzen dute bikote hau. Indie rock, indie elektroniko edo dream pop ere deitu diote lantzen duten estiloari, baina, etiketak etiketa, oso estilo berezia eta bereizgarria lortu dute. Sarrerak: 24€, 20€ eta 16€

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa