Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Donostia
2008ko maiatzak 16, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Agenda

Erakusketa

'Donostiari begira'

DONOSTIA, Historiaren Etxea, Motako Gaztelua (Urgull) - 2008-01-08tik 2008-12-31era, Asteartetik ostiralera: 16:00-20:30. Asteburu eta jaiegunetan: 10:00-17:30

Ikusentzunezko, maketa, objektu eta eszenografien bidez hiriaren 800 urteko historiaren errepasoa egiten du erakusketa honek.

Erakusketa

'Behar gorria Primavera azul' Manu Muniategiandikoetxea

DONOSTIA, Koldo Mitxelena. Erakustaretoa - 2008-03-06tik 2008-05-26era, Asteartetik larunbatera 10:30-14:00 eta 16:00-20:30

2004 eta 2008 urteen bitartean beste azoka nahiz erakusketarako egindako lanak oinarri hartuta, hauen egokitzapenek, beste obra berri batzuek eta oraindik garatu gabeko zenbait proiektuk osatzen dute erakusketa.

Erakusketa

'Entelequia' Nori Ushuma

DONOSTIA, Arteko galeria - 2008-04-04tik 2008-05-17era

Bere azken lan honen margo eta marrazkietan bere amets erreal eta fantastikoak islatu ditu artistak.

Erakusketa

'Naturaren keinua' Miquel Barceló

DONOSTIA, Okendo kultur etxea - 2008-04-10tik 2008-06-07era, Astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00 eta 16:00-20:30. Larunbatetan: 10:00-14:00 eta 16:30-20:00

Erakusketan hiru bloke txiki eta espezifiko agertzen dira: 90. hamarkadako obra grafikoa, In Mali seriea eta Lanzarote seriea.

Erakusketa

'Larru hunkitua' Lamia

DONOSTIA, Kutxa Boulevard aretoa - 2008-04-18tik 2008-05-18era, Egunero 11:30-13:30 eta 17:00-21:00

132 argazki, neurri desberdinetakoak, zuri-beltzekoak zein kolorezkoak. Oteiza eta beste sortzaile batzuenak edota paisaienak

Erakusketa

'Cool Symphony' Judas Arrieta

DONOSTIA, Parafernalia Galeria - 2008-04-18tik 2008-05-31era, Asteartetik larunbatera: 16:30-20:30

Artista gipuzkoarraren marrazkiak eta bere pertsonaiekin egindako animazioazko bideo instalazioak ikus daitezke erakusketa honetan. Horrez gain, galerian mural bat margotu du

Erakusketa

Isabel Muñoz

DONOSTIA, Kur Galeria - 2008-04-18tik 2008-06-13era

Hiru serietan bereizten diren 20 argazkik osatzen dute erakusketa. Lehen seriea El Salvadorgo gazte gaizkile taldeei buruzkoa da, bigarrena, Surma gerlariei buruzkoa, eta azkena, Etiopiako Olmo ibaiaren inguruan bizi diren etniei buruzkoa.

Erakusketa

'Camera obscura' Ilan Wolff

DONOSTIA, Kubo aretoa - 2008-04-24tik 2008-06-29era, Egunero 11:30-13:30 eta 17:00-21:00

Artista israeldarraren argazki estenopeikoen erakusketa.

Ikastaroa

"Sukaldaritza osasuntsua" ikastaroa

ERDIALDEA, El Txoko del Gourmet sukaldaritza eskola - 2008-05-05tik 2008-06-10era, 10:00-12:30

Ordiziako D’elikatuz Elikadura eta Gastronomia Zentroak hirugarren urtez jarraian D’ELIKATUZ BIZI kanpaina abian jarri du gipuzkoarrak elikadura osasuntsuaren inguruan sentikortu eta heziketa eskaini asmoz. Aurten, jarduera fisikoak gure osasunean duen eragin positiboa eta elikadura ohitura osasuntsuekin duen erlazioa azpimarratu asmoz “bizi d’elikatuz eta mugituz” goiburupean egingo da.
Aurtengo programa Gipuzkoako 4 sukaldaritza eskolatan emango den D´ELIKATUZ BIZI Sukalaritza Osasuntsua ikastaroarekin hasiko da.

1. D’ELIKATUZ BIZI Sukaldaritza Osasuntsua ikastaroa (maiatza-ekaina):
Ikastaro bakoitzeko saiotako batean, elikadura tailer bat egingo da. Bertan, Giza Nutrizio eta Dietetikan aditu batek gure elikadura hobetzeko hainbat irizpide eskainiko ditu.

Partehartzaile bakoitzak D´ELIKATUZ BIZI sukaldaritza osasungarria errezeta liburua jasoko du, aurtengoan sukaldaritza eskolek prestaturiko errezeta berri gehiagorekin.

- Hauek dira D´ELIKATUZ BIZI sukaldaritza ikastaroa eskainiko duten 4 sukaldaritza eskolak:
o Aiala Ostalaritza Eskola (Zarautz)
o Cebanc-Cdea Ostalaritza Goi Eskola (Donostia)
o ‘El Txoko del Gourmet’ Sukaldaritza Eskola(Donostia)
o Goierri Lanbide Eskola (Ordizia)

- Eskola bakoitzak hirutan emango du ikastaroa maiatza eta ekainean (ikus programa).

- Prezioa: 10 Euro/perts.

www.delikatuzbizi.com
Antolatzailea: D´elikatuz Zentroa (Ordizia)

Solasaldia

Juan Gutierrez eta Amir Valle

DONOSTIA, Casares-Tomasenen kultur etxea - 2008-05-16, 19:30

'Literaktum 08' zikloaren barruan, memoria eta maiatsunaren parabola den Ariel Zylbersztejn-en 'Jai' film laburra proiektatuko da. Ondoren Juan Gutierrez eta Amir Valle idazle kubatarrarekin solasaldia izango da belaunaldien arteko historiaren transmisioaren inguruan.

Antzerkia

'Los Persas' Focus

DONOSTIA, Victoria Eugenia Antzokia - 2008-05-17, 19:30

Calixto Bieitok eta Pu Mirok gaurdaino iritsi zaigun tragedia zaharrenaren testua berridatzi dute oraingo publikoarentzat. Antzezlan hau ez da aldarrikapen bakezalea, ezta jainkotasunei buruzko tragedia ere, gizaki arrunt eta hilkorren istorioa baizik. Sarrerak: 22€, 16€, 10€

Dantza

Larunbatak dantzan

DONOSTIA, Altza kultur etxea - 2008-05-17, 18:00-20:30

Zuzeneko musika emanaldia dantza egiteko. Antolatzailea: PLUS 55

Ipuin Kontalaria

Ipuin kontalaria

DONOSTIA, Bidebieta haurtxokoa - 2008-05-17, 11:30

Maite Frankok haurrentzako ipuinak kontatuko ditu.

Musika

Biolontxelo kontzertua

DONOSTIA, Musikene (Miramar) - 2008-05-17, 9:00

Musikeneko ikasleek eskainitako musika emanaldia

Kantu-jira

Kantu-jira

DONOSTIA, Parte Zaharra - 2008-05-17, 12:00

Hilabete bakoitzeko hirugarren larunbatean egin ohi duten moduan, Elkar megadendan banatuko dira abestien hitzak, eta ondoren, kantu-jira egingo dute Parte Zaharreko kaleetan barrena.

Musika

Udaberriko kontzertua

DONOSTIA, Jose Mª Sert plaza - 2008-05-17, 19:30

Casedako Musika Bandaren musika emanaldia.

Musika

Asa

DONOSTIA, Gazteszena Egia Kultur Etxea - 2008-05-17, 20:30

Asa bakarlari nigeriarraren kontzertua. Pop eta soul musika lantzen ditu ingelesez eta yorubaz, ama hizkuntzan, abestutako kantuetan.

Musika

Des-Kontrol

DONOSTIA, DOKA - 2008-05-17, 20:30

Des-kontrol taldearen kontzertua. Sarrerak 5 € balio du.

Musika

'Etxe'ren kontzertua

DONOSTIA, Igeldoko gazte lokala - 2008-05-17, 00:00

Iñaki Etxezarreta bakarlariak 'Bidea eginez' lehen diskoko abestiak eskainiko ditu zuzenekoan.

Musika

Marek DJ

DONOSTIA, Etxekalte - 2008-05-17, 00:30

Marek DJaren musika emanaldia.

Musika

Porno eta Olibia DJak

DONOSTIA, Le Bukowski - 2008-05-17, 00:30

Porno eta Olibia DJen musika emanaldia.

Antzerkia

'Speaking Spanish'

DONOSTIA, Fnac - 2008-05-17, 19:00

Antzerki didaktikoa ingelesez.

Antzerkia

'Subio la carne' Carne de critica

DONOSTIA, Altxerri - 2008-05-17, 20:00

Poltsiko antzerkia zikloaren barruan 'Subio la carne' antzezlana emango du Carne de critica taldeak.
Pertsonaia-galeria osatzen duten aingeru eta margolariek, bi ile-apaintzaile kordobarrek, koia pare batek, ama espaniar batek eta bere semeak, eta bi tango-abeslarik elkarri larrutuko diote, hitzez noski, akzioa eguneroko pertsonala bezala eramaten duten musika-zati eta off-narrazioen artean.

Antzerkia

'Las chicas serias no gustan' Las Torpedolevel

DONOSTIA, Talai taberna (Mons pasealekua) - 2008-05-17, 22:30

Poltsiko antzerkia zikloaren barruan Las Torpedolevel taldeak 'Las chicas serias no gustan' antzezlana eskainiko du.
Emakumezkoen gustuei eta gizonezkoen solasaldi errepikariei buruzko elkarrizketa gauzale-didaktikoa da, guzti hori umoreari buruzko hausnarketa serioekin. Bi aulki soilik eszenatokian. Dinamita-linguistikoa barrez lehertzeko.

Literatura

Poesia Urumea bazterrean

DONOSTIA, Benartegi baserria (Loiola) - 2008-05-17, 18:00

Zehra Cirac, Xenia Dyakonova eta Angel Erro olerkilariek poesia errezitaldia eskainiko dute. Euria eginez gero, Loiola kultur etxean egingo dute.

Haur Antzerkia

'Magia teilatuetan' Txalo produkzioak

DONOSTIA, Antzoki Zaharra - 2008-05-17, 18:00

Betisa teilatu-gainean babesten da gau beroetan. gustatu egiten zaio izarrei begiratzea bere teleskopio zaharrarekin eta lo egitea arropa zablduaren azpian, labadora eszentrikoen eta detergente zuritzaileen istorioak entzuten dituen bitartean. Baina gaur San Joan gaua da! Betisa gora igo da gauaren hondoan galtzen diren suak ikustera. Halako batean, ahots batzuk entzun dira. Bi lagun agertu dira Betisaren babeslekuan. Hau ezkutatu eta bikote bitxiaren zelatan jarri da.

Haur Antzerkia

'La vida de un piojo llamado Matias' El espejo negro

DONOSTIA, Lugaritz kultur etxea - 2008-05-17, 18:00

Makinista baten kokotean jaioa, Matiasek lehen urratsetatik ikasten du zorri batek begiak zabal-zabalik dituela ibili beharra duela beti. Berehala egin beharko dio aurre giza erraldo baten eskuari: uholde xaboitsuen eta igurtzien bitartez, sorlekutik bota nahi du. Orrazi baten erasotik edo lehorgailu baten zirimolatik babestu beharko du. Behin batean, lagun batek mendi bertikalaren -belarriaren- inguruan diren iturbegien bila abiatzera animatuko du, baina, gazte eskarmenturik gabeak izaki, zahaiaren erregina gaiztoak atxilotuko ditu, eta lan behartuetara kondenatuko dituzte.

Antzerkia

'Los Persas', Focus

DONOSTIA, Victoria Eugenia antzokia - 2008-05-18, 19:30

Calixto Bieitok eta Pu Mirok gaurdaino iritsi zaigun tragedia zaharrenaren testua berridatzi dute oraingo publikoarentzat. Antzezlan hau ez da aldarrikapen bakezalea, ezta jainkotasunei buruzko tragedia ere, gizaki arrunt eta hilkorren istorioa baizik.Sarrerak: 22€, 16€, 10€

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa