
Donostia
2009-07-05 | 00:54:13
Beste lau gorpuzki aurkitu dituzte seigarren zubiko lanetan
Ostiral arratsaldean gelditu zituzten Burdinezko Zubiko lanak berriro ere gorpuzki batzuk aurkitu zituztelako. Oraingo honetan ere Aranzadi Zientzia Elkarteak eman die laguntza epaitegiko auzitegi medikuei. 1936ko gerra garaian fusilatutako zazpi pertsonen gorpuak aurkitu dituzte, guztira, aste honetan.
Donostia
2009-06-30 | 18:30:05
Uztaila eta abuztuan autobusen azken irteera luzatuko dute
Gau txori zerbitzua goizaldeko 4:00ak arte luzatuko da ostiraletan eta larunbatetan. Igeldok ere gau txori zerbitzua izango du goizaldeko 1:00etan eta 2:00etan.
2009-06-29 | 13:33:07
Donostia Ospitalak Oncomed eta Oncoweb zerbitzuak aurkeztu ditu
50 gaixo onkologikorekin hasiko dute froga pilotua
Donostiako Ospitala Oncomed eta Oncoweb zerbitzuak prestatzen ari da udazkenean 50 gaixo onkologikorekin froga pilotua martxan jartzeko. Oncomed-ek gaixoen eta medikuen arteko harremana erraztea du helburu, gaixoari bere artatzean parte hartze handiagoa izateko aukera eskainiz. Oncoweb aldiz, onkologiaren eremuko sare soziala izango da, edonori irekia.
Donostia
2009-06-27 | 18:08:59
Ainara Vazquez espetxeratzeko agindu du Garzonek
Madrilgo Soto del Real kartzelara eraman dute, Patxi Uranga eta Olatz Lasagabasterrekin batera
Donostia
2009-06-26 | 16:05:35
258 taldek parte hartuko dute Donosti Cup-en
XVIII. Donosti Cup jokatuko da hiriko hainbat futbol zelaitan, uztailaren 5etik 11ra. Laugarren urtez jarraian nazioarteko 200 talde baino gehiagok parte hartuko dute txapelketan, 258 guztira. Gipuzkoako taldeak ere inoiz baino gehiago izango dira, 157.
Donostia
2009-06-24 | 18:23:08
Aste Nagusiko kartela aurkeztu dute
Maitane Bernardo da kartelaren egilea
Astea kontzeptua abiapuntu duen kartela egin du Maitane Bernardo artista urnietarrak. Aste Nagusia atontzeko aukeratutako kartela ulertzeko erraza dela azpimarratu du Denis Itxaso Kultura zinegotziak, mezu erraza, zuzena eta sinplea duelako.
Donostia
2009-06-23 | 16:22:47
Ainara Vazquez, Patxi Uranga eta Olatz Lasagabasterren eskubideak errespetatzea eskatu dute
Gaztezulo aldizkariko, Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteko eta Irutxuloko Hitzako langileek eta zuzendaritzek atxilotuei aplikatutako inkomunikazio egoera bertan behera gera dadila eskatu dute
© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta: donostia@irutxulokohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.