
AIETE
2008-05-02 | 14:04:30
Puio-Lanberriko eskolarekin ezin dutela amore eman dio alkateak
Bi aste barru Hezkuntza saileko ordezkariekin elkartuko da Odon Elorza, Aieten aurreikusitako Lehen Hezkuntzako eskola publikoa zertan den jakiteko.
ALTZA
2008-05-02 | 13:40:53
Herrerako plaza San Luis jaietarako bukatu nahi dutela dio Udalak
Jai jarduerak egiteko gunea hasieran aurreikusitakoa baino zabalagoa izango dela esan du Udalak.
Donostia
2008-05-02 | 11:33:33
Donostiarrak nagusi Gimnasia Errimikoko Gipuzkoako Txapelketan
Izar Lekuko Saioa Garcia eta Nerea Munillak eta Donosti taldeko Cristina Doce eta Oleksandra Vasylchuk-ek urrea irabazi dute. Taldeka bigarren eta hirugarren postuan bukatu dute Donostiako taldeek Senior eta Junior mailetan.
Donostia
2008-05-01 | 21:32:55
Donostiarra, zazpigarren Trainerilla Ligako lehen estropadan
Orion jokatu dute eta etxeko ontziak irabazi du.
Donostia
2008-05-01 | 19:53:49
UGT eta CCOO sindikatuek manifestazioa egin dute
Jai giroan, ehunka lagunek batez ere prekarietatea salatu, 'soldata duina' eskatu eta lan istripuen prebentzioaren beharra aldarrikatu dute.
Donostia
2008-05-01 | 13:36:22
Bi lehergailu zartarazi dituzte Osalanen egoitzan
Goizaldeko 00:30ean izan dira leherketak, eta kalteak izan dira eraikinaren barrualdean.
Donostia
2008-04-30 | 15:12:29
Bihartik aurrera Kontxa eta Ondarretako aldagelak 10:00etatik 20:00etara zabalik
Kursaal atzekaldeko komunak bihar irekiko dituzte
Olatu kolpeak eragindako txikizioak bere onera datoz. Kursaal atzekaldeko komunak ezertako on geratu ziren, bihar, ordea, zabalik egongo dira. Kontxako eta Ondarretako aldagelak olatu kolpearen ondorengo egunetan ireki zituzten. Maiatzeko zubian eta hilabeteko ondorengo asteburuetan aldagela hauen ordutegia 10:00-20:00 bitartekoa izango da.
Donostia
2008-04-29 | 17:15:58
Beren bikotekideak mehatxatzeagatik atxilotu dituzte bi gizonezko
Ertzaintzak atxilotu ditu bi gizonezkoak
Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak azaldu duenez, bi gizonezko atxilotu zituzten atzo Donostian, emakumeen aurkako indarkeria erabiltzea leporatuta. Atzoko 16:30etan Ertzaintzak dei bat jaso zuen, gizonezko batek Intxaurrondoko Los Luises auzoko etxebizitza batetik. Bertan zeuden emakumeak eta adin txikiko alabak, atezain automatikotik emakumearen bikotekide ohiaren mehatxuak jasotzen ari zirela salatu zuten. Ertzainak ingurura hurbildu zenean 34 urteko gizonezkoa atxilotu zuten mehatxuak egiteagatik. Bestalde 69 urteko gizonezkoa atxilotu zuten ertzainek, bere emaztea sukaldeko aizto batekin mehatxatzea leporatuta.
Erakusketa
'Entelequia' Nori Ushuma
DONOSTIA, Arteko galeria - 2008-04-04
Erakusketa
'Larru hunkitua' Lamia
DONOSTIA, Kutxa Boulevard aretoa - 2008-04-18
© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta: donostia@irutxulokohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.