
2007-12-18 | 13:51:31
EKONOMIA
Kalte ordainik gabe kaleratu nahi dituztela diote Stinus enpresako langileek
Azaroaren 12az geroztik lanuzteak egiten ari dira Gloria kaleko auto saltokian
Groseko Gloria kalean egoitza duen Stinus auto saltokiko langileak lan uzteak egiten ari dira joan den 12az geroztik. Langileon arabera, enpresaren jabeek 3.000 metroko lokala ixteko asmoa dute, langileei kalte ordainik eman gabe. Kasua daraman epailearekin, Foru Aldundiarekin eta Donostiako Udalarekin bilerak egingo dituztela iragarri dute.
Langileon arabera, Stinus enpresaren lokalak ez daude elkarte anonimoaren izenean, jabeen izenean baizik, eta 3.000 metroko lokala etxebizitzak egiteko saldu nahi dutela diote. "Stinuseko jabeen asmoa ’pelotazo’ bat ematea ez bada, haiek dioten bezala, salmentari esker lortutako irabazien zati bat langileei zuzentzeko eskatzen diegu publikoki", esan du Rafa Sanchez LABeko delegatuak.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta: donostia@irutxulokohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.