
2008-03-14 | 20:27:41
Kultura
Donostiak 2016ko Europako Kulturaren Hiriburua izatea du helburu
2012an erabakiko dute zein bi hiri, Espainiako bat eta Poloniako beste bat, izango diren Kulturaren Hiribiru
Bi izango dira hiriak datozen urteetan izango dituen jomuga nagusiak: 2013an egingo dituzte hiri suntsitu zutela bigarren mendeurrenaren ospakizunak, batetik, eta Donostia 2016an Kulturaren Europako Hiriburu bihurtzea izango da beste erronka.
Liverpool (Inglaterra) eta Stavanger (Noruega) izango dira aurten Europako Kulturaren Hiriburu. 2016an Espainiari eta Poloniari dagokie Kulturaren Hiriburuak aukeratzea eta Donostia gainontzeko hautagaien artean aurrea hartzen ahaleginduko da. Orain arte, Espainiako 13 hiriburuk parte hartuko dute lehian, Malaga, Kordoba, Burgos eta Iruņea, tartean.
2010erako hiri bakoitzak urte horretarako izango duen kultura eskaintza aurkeztuko du eta 2012 Europako Kulturaren Hiriburua izango dena aukeratuko dute. «2016ko kultura eskaintza ezin da urteroko eskaintzaren plagioa izan, bestelako berritasunak proposatu behar dira», azaldu du Odon Elorza alkateak.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta: donostia@irutxulokohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.