Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Donostia
2008ko azaroak 21, Ostirala

Harpidetu zaitez!

2008-04-02 | 13:56:52

Musika

43. Jazzaldia aurkeztu dute

Liza Minnelli, Lou Reed eta Keith Jarrett musika izarrak etorriko dira, besteak beste. Uztailaren 22tik 27ra izango da aurtengo edizioa.

Paolo Conte, Diana Krall eta Return to Forever-ekin osatu dute Kursaal Auditorioko programazioa. Victoria Eugenia Antzokian Johnny Winter, Maceo Parker, John Hiatt, Steve Coleman, Don Byron, Bugge Wesseltoft eta Stefano Bollaniren kontzertuak izango dira. Kursaaleko Ganbera Aretoan berriz jazz ortodoxoena eskainiko diote publikoari: David Murray, Dianne Reeves, Anthony Braxton, Kenny Barron, Jean Luc Ponty eta Soft Machine.
Aurten ere doako kontzertu kopuru handia izango da: Pink Martini, The Mungolian Jet Set, Benjamin Biolay, Richard Bona, Kings of Convenience...
Sarrerak salgai jarriko dira apirilaren 14an Kutxaren salmenta sistemetan eta Victoria Eugenia Antzokiko leihatiletan.
Uztailaren 26tik 27ra gauetik eta goizeko ordu txikiak arte luzatuko den jarduera berezia antolatuko dute

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa