
2008-04-29 | 15:40:48
Azken kaleratzeen harira "jokabide oldarkorra" salatu nahi du Realeko enpresa batzordeak
Langile gehiago kaleratu behar dituztela uste dute eta horrexegatik gardentasuna eskatu diote Iņaki Badiola presidenteari
Azken egunotan Realak langile gehiago kaleratu egin ditu eta honen harira Realeko enpresa batzordeak prentsa oharra bidali du komunikabideetara. Enpresa batzorde honek "zenbait langile kaleratzeko orduan eman den jokabide oldarkorra" salatu nahi izan du: "Egindakoa osatzeko bide judiziala da geratzen den bakarra. Gainera zenbait komunikabideetan langile gehiago bidaliko dituztela azaldu da eta klubeko presidentetzak ez du ezeztatu. Honengatik eta enpresaren egoera ekonomiko larriarengatik gardentasuna eskatu nahi diogu presidenteari".
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta: donostia@irutxulokohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.