
2008-05-06 | 12:27:42
Ibilbide aldaketa izango da Donostia-Baiona-Donostia martxa zikloturistan
Igande honetan izango da martxa; Herri Urrats ikastolen festa ospatuko da hilaren 11n Senperen eta bilduko den jende guztia ekiditeko Bera Berak eta Miarritzeko Aviron antolatzaileek ibilbidea aldatzea erabaki dute. Urtero bezala bi distantzia egin ahal izango dira: 125 km-koa eta 80 km-koa.
Donostia-Baiona-Donostia Eurohiriko zazpigarren martxa jokatuko da datorren igandean. Aurtengoan aldaketa nabarmena izango da, Herri Urrats ospatuko denez, ibilbidea aldatu behar izan dutelako Bera Bera eta Miarritzeko Aviron antolatzaileek. Honela Senpere ekidin eta beste bide bat hartuko du martxa zikloturistak.
125 km-ko ibilbidea honakoa da: Donostia,Pasaia, Lezo, Jaizkibel, Hondarribia, Irun, Hendaia, Sokoa, Donibane,Urruņa, Ibardin gaina, Bera, Lizuniagako mendatea, Sara, Col de St. Ignace, Askain, Urruņa, Behobia, Hendaia, Irun, Hondarribia, Jaizkibel, Lezo, Pasaia eta Donostia.
80 kilometroko ibilbidea, berriz, honakoa da: Donostia, Pasaia, Lezo, Gaintxurizketa, Hondarribia, Irun, Hendaia, Sokoa, Donibane, Urruņa, Behobia, Hendaia, Irun, Hondarribia, Jaizkibel, Lezo, Pasaia, Donostia.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta: donostia@irutxulokohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.