
2008-05-13 | 13:17:08
Antzerkia
Antzerki Feriaren irudi berria aurkeztu dute
Aurrerantzean dFeria izena izango du Antzerki Feriak
Antzerki Feriak etapa berri bati ekingo dio aurten, formatu eta irudi berrituarekin. Uztailaren 8tik 12ra izango da dFeria. Asia, Amerika eta Europatik ekarritako obrak izango dira ikusgai. Antzerkia bakarrik ez, dantza eta beste hainbat ikuskizunek ere lekua izango dute dFerian.
Nu Comunicacion enpresak diseinatu du dFeriaren logotipo eta kartel berria. Irudia berritzeaz gain hainbat aldaketa izango dira aurtengo edizioan. Programazioaren %60a baino gehiago nazioarteko obrekin osatu dute eta dantzak ere protagonismo handia izango du.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta: donostia@irutxulokohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.