
2008-05-13 | 13:32:29
Kibet, Limo eta Komu keniarrek Donostiako Maratoi erdiko marka ondu nahi dute
Ostegunean bukatzen da izena emateko aukera eta dagoeneko 1700 korrikalarik bete dute inskripzio orria. Antolatzaileek iazko parte hartzea gainditzea dute helburu (1.554 izan ziren)
Igande honetan jokatuko da Donostiako VIII.Maratoi erdia. Aurtengoan antolatzaileek marka guztiak ondu nahi dituzte, batetik, 2004an Elias Kemboi keniarrak egin zuen errekorra (1:03:24) eta bestetik parte hartze kopurua (iaz 1.554 korrikalari izan ziren). Errekorra ontzeko Kibet, Limo eta Komu keniarrak ekarriko dituzte antolatzaileek, emakumezkoetan Kerubo faborito da.
Korrikalariei dagokienez ostegunean bukatuko da izena emateko aukera eta dagoeneko 1.700 parte hartzailek izena eman dute.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta: donostia@irutxulokohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.