Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Donostia
2009ko urtarrilak 10, Larunbata

Harpidetu zaitez!

2008-05-13 | 15:23:25

MUSIKA

Ken Zazpik, Los Secretosek, Conchitak eta Rosario Floresek ere abestuko dute Aste Nagusian

Abuztuaren 11tik 17ra izango da Aste Nagusia.

Mc Clanek, Pignoisek eta Mago de Ozek ere joko dute Saguesen.

 

Jasotako erantzunak:

5

Karrila | 2008-05-15

Bai, Carril, euskaldunok beste musika batzuk ere entzuten ditugu, baina euskal taldeei bultzada ematea eta euskal musika plazaratzea ez legoke gaizki. Nahikoa traba daude edonon, eta gure hirian bertan zortzi egunetatik bakar batean euskarazko kontzertua jartzea penagarria iruditzen zait. Seguru egongo direla kontzertu gehiago, baina denok dakigu eszenatoki nagusia Zurriolakoa dela eta kontzertu horiek kanpotarrei begirakoak dira. Ken Zazpirena, berriz, espedientea betetzeko soilik. Berriz ere bigarren mailan euskara...

4

Trio | 2008-05-15

Conchita eta Rosario Flores? M-CLan? Pignoise? Mago de Oz? Ez nekien donostiako Aste nagusia 40 principales-ek finantziatutakoa zenik. Baina, zer da hau? Logikoa irudituko litzaizueke BerriTxarrak edo Benito Lertxundik Sevillako Apirileko Ferian joko balute? Edo Tenerifeko Inauteriean? Gauza da gure Odon maiteak, turismoari begira egiten dituela festak. Berak badaki donostiar gutxik gustoko dituztela talde horiek baina, kanpotarrak erakartzeko egiten du soilik. Kanpoko musika nik ere gustoko dut baina soilik kalitatezkoa bada ta nire ikuspuntutik Euskal Herriko 20 edo 30 talde daude aurtengo kartelekoak gainetik pasatzen dituztenak.

3

Aritz | 2008-05-13

Zenbat euskal taldek dute aukera gure lur eremuetatik kanpo kontzertuak emateko? Ni enago musika talde kanpotarren kontra ezta gutxiago ere, baina iruditzen zait horrelako jai publikoetan (donostiako hiriak antolatzen baititu) euskal taldeei ez diegula behar bezalako protagonismoa ematen.Eta batez ere gure hizkuntzari.

2

Carril | 2008-05-13

Oso ondo iruditzen zait euskal musika gehiago jartzea. Baina euskaldunok euskal musika besterik ez al dugu entzuten? Nik Rosario Flores gustoko badut zer? Aukeran, nahiago nuke talde talde ingelesen bat ekartzea. Ingelesik ekartzen badute jendeak ere protesta egingo ote du? Euskaldunok beste musika batzuk ere entzuten ditugu...

1

Aritz | 2008-05-13

Badirudi urtero bezala kanpotarrentzat antolaturiko aste nagusia musika talde atzerritarrez lepo datorkigula.Eta kapoko musika ekartzea ez zait batere gaizki iruditzen, baina hau al da benetan donostiarrok nahiko genukeena? Guretzat antolatua da gure aste nagusia, ala kanpotarrek beren xoxak gasta ditzaten antolatutakoa? Eskerrak urtero bezala Donostiako Piratak jai herrikoi alternatiboa eskeiniko digutela.

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa