
2008-06-12 | 14:02:35
HEZKUNTZA
Jaurlaritzaren Hezkuntza sailak Puio-Lanberrin eskola egiteari eusten dio
Martutenen, bestalde, Bigarren Hezkuntzako eskola egitearen aldekoa da Udal Gobernua.
Jorge Letamendia Hirigintza zinegotzia Jaurlaritzako Hezkuntza ordezkariekin elkartu da eta Hezkuntzak ziurtatu dio Udalari Aieteko Puio Lanberrin Lehen Hezkuntzako eskola egiteko proiektuarekin aurrera egingo dutela. Azken hilabeteotan kezka izan da auzotarren artean, ez baitzuten proiektuaren inguruko inongo berririk.
Martuteneko institutuaren tokian, beste aldetik, EAk gazteentzako apartamentuak egitea proposatu zuen atzo eta Udal Gobernuak lursail hori etorkizunean ere hezkuntzarako bideratzea nahi duela esan du. Zehazki Bigarren Hezkuntzako eskola egin nahi du toki horretan.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta: donostia@irutxulokohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.