
2008-06-18 | 14:06:30
Gizon bat atxilotu dute kalean bi adingabekoen aurrean masturbatzeagatik
Ertzaintzak atzo 35 urteko gizonezko bat atxilotu egin zuen lau urteko neska eta zazpi urteko mutil baten aurrean masturbatzeagatik. Groseko 14:00ak aldera izan zen Groseko Mirakruz kalean.
Ertzaintzak atzo 35 urteko gizonezko bat atxilotu zuen bi adingabekoen aurrean masturbatzeagatik. Groseko Mirakruz kalean gertatu zen arratsaldeko ordubiak aldera.
Lekukoek ertzaintzari adierazi ziotenaren arabera, gizonezkoa autobus geltoki batean zeuden lau urteko neska eta zazpi urteko mutilarengana hurbildu, eta neskari prakak eta kuleroak jaitsi ostean marturbatzen hasi zen. Taberna batean zeuden bi gizonek jazotzen ari zena ikusi eta bertara joan ziren gizonari errieta egitera. Ertzaintzak 35 urteko gizona atxilotu egin zuen adingabekoen aurrean exhibizonismoa egotzita.
© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta: donostia@irutxulokohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.