Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Donostia
2009ko urtarrilak 10, Larunbata

Harpidetu zaitez!

2008-06-24 | 15:45:46

Euskara

Turistentzako euskarazko hiztegi txikia kaleratu dute

15.000 ale argitaratu dituzte Donostia Turismoko bulegoetan, aterpeetan edo hoteletan banatzeko

Euskarazko oinarrizko hainbat hitz eta esapide biltzen ditu Euskararen Udal Patronatuak eta Donostia Turismok elkarlanean kaleratu duten hiztegiak. Hitzak zortzi hizkuntzatan argitaratu dituzte. Turistak euskarara eta hizkuntzak bizi duen errealitatearen berri izateko tresna erabilgarria dela zehaztu du Ainhoa Beola Euskara zinegotziak.

 

Jasotako erantzunak:

2

amaia | 2008-06-26

Ongi dago kanpotarrentzat horrelako ekimenak antolatzea baina badago hemen hainbat urte bizitzen daraman jendea eta hitz erdirik euskaraz egiten ez duena. Haiei ere hiztegi bana eman behar al diegu?

1

Joxemari | 2008-06-24

Hobe zinegotziek ikasiko balute. Euskararen erabilera Donostiako plenoetan lotsagarria da. % 6 ez baldin ba nago oker

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa