
2008-06-25 | 16:26:37
JAZZALDIA
Jazzaldiaren 43. edizioa prest
Uztailaren 26tik 27ra bitarteko 'Gaubira' edo gau bereziaren xehetasunak azaldu dituzte
'Open Mike' bat antolatu dute Gaubirarako programatutako jardueren barruan. Zuzenean aritu nahi duten artistek eta musika taldeek agertoki eta ordutegi irekiak izango dituzte, aldez aurretik inolako haukeraketarik egin gabe. Gau berean, goizeko ordubietan break dance erakustaldia izango da Bulebarreko kioskoan. Be Bop eta Altxerri jazz klubean kontzertuak egingo dituzte berandu arte. Bestalde, Union Artesanan afari bat antolatu dute zuzeneko jazz emanaldi batekin. Aquariumean, terrazan eta auditorioan bi kontzertu egingo dira eta Jacques Remusek hiru ikuskizun prestatuko ditu Zientziaren Kutxagunean, Gazteszenan eta Zurriolako hondartzan.
Aurtengo Donostiako Jazzaldiko sariduna Ahmad Jamal izango da. Pianojoleak bigarren aldiz agortu ditu Donostian bere kontzertuetarako sarrerak. Jazzaldiko antolatzaileek artista bere momenturik onenean dagoela esan dute.
Jazzaldirako sarrerak lortu nahi dituztenek azkar ibili beharko dute.
Diana Krall, Keith Jarrett, Return To Forever, Kenny Barron, Dianne Reeves eta Ahmad Jamalen emanaldietarako sarrerak agortu egin dira. Aurten, sarrerak agortuta dauden emanaldietarako, egun berean sarrera batzuk salgai izango direla ziurtatu dute.
Gaurtik aurrera Jazzaldiari buruzko informazio guztia www.jazzaldia.com webgunean eguneratuko da egunero.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta: donostia@irutxulokohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.