Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Donostia
2009ko urtarrilak 10, Larunbata

Harpidetu zaitez!

2008-06-25 | 16:35:40

ERAKUSKETA

'Try Again' erakusketa inauguratu dute gaur Koldo Mitxelenan

Bideojokoak ideologia zabaltzeko eta mundua ulertzeko tesna indartsuak dira egun eta 'Try Again' erakusketan parte hartu duten 20 artistek hori bera azaldu nahi dute.

Erakusketa honetako ikusleak jokalari bihurtuko dira Koldo Mitxelenako Erakustaretoan bildutako bideo-joko eta instalazioetan. Hainbat diziplina artistikoetako egileek parte hartu dute ’Try Again’-en. Simulazioa eta ikuslearen arteko harremana, indarkeria eta jokalariak eta arriskuari buruzko gogoeta egin dute. Kapitalismoaren kritika, pentsamendu kritikoaren aldeko jarrerak, identitatea... Artistak bideojoko originaletan oinarritu dira bertsio berriak sortzeko. Irailaren 25a arte izango da ikusgai goiz eta arratsaldez.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa