
2008-10-08 | 13:29:12
Jaiak
Mistoak ez diren danborradek ez dute 2009an diru laguntzarik jasoko
Donostia Kulturak azaroaren 3a arte eman du diru laguntzak eskatzeko epea
Azaroaren 3rak mistoak ez diren danborradek ez dute diru laguntzarik jasoko Donostia Kulturatik. Ramon Etxezarreta kultura zinegotziak azaldu duenez, Berdintasun Legeari jaramon eginaz hartu du Udalak erabakia. Hemendik aurrera, azaroaren 3an bukatzen da diru laguntzak eskatzeko epea eta data hori baino lehen gizonezkoek osatutako danborradaren batek mistoa izatera pasatuko dela erabakiko balu, laguntza jasoko luke.
Datorren urtean bost danborrada berri izango dira San Sebastian Egunean, Bera Bera, Goazen Erreala, Jakintza, Mundaiz eta Berio, guztiak mistoak. Guztira helduen 106 danborrada eta haurren 55 irtengo dira kalera San Sebastian egunean.
Bestalde, orain arte gizonezkoek soilik osatutako hiru danborrada pasatuko dira 2009an mistoak izatera: Bidebieta, Esperanza eta Vasconia.
Txopinko | 2008-10-13
Zorionak erabakia bultzatu eta hartu dutenei. Hau da bidea.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Kainoieta danborrada da gizonezkoek osatzen dutenetako bat.
© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta: donostia@irutxulokohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.