Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Donostia
2009ko urtarrilak 9, Ostirala

Harpidetu zaitez!

2008-11-21 | 10:51:01

AZPIEGITURAK

Atletiko eta Easo aurkeztuko dira Etxadi kirolgunea kudeatzeko lehiaketara

Bera Berak oraindik ez du behin betiko erabakirik hartu, eta Fortuna ez da aurkeztuko.

Joan den astean Irutxuloko Hitzak aurreratu zuenez, Etxadi Kirol Elkarteak lehiaketara aurkeztea erabaki du. Orain arte elkarte horrek kudeatu du kirolgunea eta lehiaketari begira, proiektua oso aurreratua du. Hiriko beste bi kirol klubek ere pausoa emango dute: Donostiako Atletikok eta Easok. Donostiako Atletikok gaur egun hiriko bi tokitan ditu instalazioak, Kontxan eta Bera Beran, eta ez du igerilekurik ez batean ez bestean. 2005ean Bera Berako instalazioen ondoko aparkalekuan igerilekua egiteko proiektua jarri zuten mahai gainean, baina azkenean ez zuen aurrera egin.
Easo igeriketa taldea da, eta beraz, haientzat garrantzitsua litzateke igerilekuak izango dituen kirolgunea zuzentzea. Egoitza Paco Yoldi igerilekuetan dute gaur egun. Easo Saskibaloi taldearen eskutik joan nahi du Easo Igeriketa Taldeak lehiaketara. Bera Bera Kirol Elkarteari dagokionez, oraindik ez dute erabaki zehatzik hartu. Lehiaketaren oinarriak aztertzen ari dira, baina baldintzak «nahiko gogorrak» iruditu zaizkiela aurreratu dute. Bera Berak Manteo kiroldegia kudeatzen du 2000. urtetik.
Hiriko beste kirol elkarte nagusienetako bat, Fortuna, ez da egongo Etxadi kudeatzeko lehian. Klubeko iturriek azaldu dutenez, oso harreman ona dute Etxadi Kirol Elkartearekin, oso kontuan hartzen dute klub horrek orain arte egindako lana, eta lehiaketa irabaziz gero hari laguntzeko prest leudeke.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa