
2008-12-01 | 15:37:01
MUSIKA
Mikel Laboa hil da
Donostiako kantautoreak 74 urte zituen. Hainbat kultur eragilek adierazpenak egin dituzte. Ramon Etxezarreta Kultura delegatuak "sortzailea eta dibulgatzailea" zela esan du eta belaunaldi guztiengana iristea lortu zuela. Anjel Lertxundi idazleak, bere aldetik, Euskal Herriko musikak ez ezik, kulturak bere osotasunean galdu duela adierazi du.
Foru Aldundiak saritu behar zuen Laboa abenduaren 23an. Bere azken lanen artean, 2007ko azaroan ’Lekeitioak’ kaleratu zuen CD formatuan, eta 2005ean ’Xoriek 17’ diskoa plazaratu zuen. Zurriola hondartzan abestu zuen 2006ko uztailean, Bob Dylanekin batera.
Aritz | 2008-12-02
Beti izango zara gurekin Mikel, zuk herri honi eman diozuna sentimenduen hitza da.Agur eta ohore.
aiete auzotarron elkarteak | 2008-12-01
Mikel Laboa hil da Aieteko bizilagun maiteenatako bat hil da. Orri hauetatik, auzo-elkartetik, gure benetako omenaldia eta orotzaipena beroa. Agur bero bat, Mikel
Andoni | 2008-12-01
Egun osoa zure kantuekin gozatzen, bizitza osoa zure kantuekin elkarbizitzen . Eskerrak nola eman jakin gabe, betirako gure bihotzean. Maite zaitugu, Mikel.
eneko | 2008-12-01
horrelakoetan ezer esatea zaila izaten da, are gutxiago ezer berria horregatik onena abestea maite ditut maite gure bazterrak lambroak izkutatzen dizkitanean..... mila esker mikel batez ere euskararekin erakutsitako jarreragatik, beti prest laguntzeko baita eskolak euskalduntzeko azken sinadura bilketan adiorik ez
Putzuzulotik | 2008-12-01
Handiena!!! Agur eta ohore
Talaimendi | 2008-12-01
Lili bat hartu, eta hostoz hosto erantzi, eta harek zu ere amets, eta harek zu ere erantzi... Lili bat...
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta: donostia@irutxulokohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.