Bizitzan aurrera egiteko ezin bestekoak dira ametsakTxikitan amets batean bizi gara, beti etorkizunean pentsatzen ,helduak noiz izango… nahi duguna egiteko.Oso txikiak gara gure bizitzako momenturik politenak bizitzen ari garela ulertzeko eta helduak garenean txikitako ametsen mundu hori faltan botatzen dugu… hau parodia!!!
Badakit esan dudan guztia nahiko ohikoa dela,baina niretzako gauzarik garrantzitsuena da. Txirrindularitzan edozein kiroletan bezala, egin beharreko esfortzuak oso haundiak dira,baina ez bakarrik fisikoaren aldetik.Gahienetan eman dezakeguna baino askoz gehio eskatzen digu eta gure bizitzako alderdi asko eta asko ez ditugu zaintzen.
Nik aurten amets batean bizi naiz, txikitatik txirrindulari izan nahi nintzen;munduko txirrindulari honenekin aritzeko,mundua ezagutzeko eta betidanik ezagutu ditudan lasterketetan parte hartzeko,baina batez ere txirrindulari izateko, hitz hori daukan esangura osoarekin.
Asteburu honetan izan da Euskal bizikleta,ez dut uste beharrezkoa denik esatea zer nolako ilusioa neukan Euskal bizikletan.
Orain dela bi aste Holandako itzulian,itzulia bukatzeko bi egun falta zirela,helmugatik oso gertu geundela, sekulako montonera bat egin zen eta bertan saihets-hezur fisura bat egin nuen.Hori zela eta ez nuen Nafarroako itzulia egin(nire taldea oso ondo aritu zen).Beraz nire helburua Euskal Bizikleta zen, baina nire saihets-hezurrarena… ez dakit, jaja!.
Lasterketa hasteko bi egun falta zirelarik erabaki genuen parte hartuko nuela.
Hasieratik nekien nire eginkizuna taldeari laguntzea izango zela;ihesaldiak behera bota, kideak babestu,sortzen den edozein arazo konpondu…Horrelako lasterketa batean hau egitea ohore bat da niretzat.
Mike Nieve nire taldekidea, generalean aurrean zelarik posizio hori babestu behar zen,horretarako hiru egunetan ihesaldiak kontrolpean izan ditugu.Hiru egun izanik, ihesaldi batek itzuliaren emaitza erabaki baidezake.
Azkenean gure helburua lortu dugu eta arrateko azken igoerara aurrekoekin heldu da.
Hor bukatzen da nire lana eta hasten da gozamena ARRATE. Ezingo dut azaldu Arrate igotzen sentitu nuena,hainbeste jende guri animoak ematen,lagunak,ezagunak,denak.
Horrelako gauza bat bizi eta gero egindako sakrifizio guztiak pena merezi dute,benetan esaten dut eta batez ere hala uste dut.Horrela nahiz eta bidea gogorra izan ametsak pixkanaka-pixkanaka betetzen joaten dira.
Orain etxean egun batez egongo naiz eta berriro ere errepidera oraingo honetan “Circuito Montañes”, 7 eguneko itzuli gogorra egitera, Cantabrian.
Hurrengora arte!!
Asturias-etik bueltatu eta etxean naiz ,baina denbora gutxigatik! ostegunean Holandara abiatuko naiz eta oraingo honetan hamaika egunez egongo naiz kanpoan.Baina egia esanda, gogo handiz egiten dut bidai hau, herrialde ezezaguna baita niretzat.
Asturias-ko itzulia benetan itzuli polita iruditu zait,paisaia aldetik guztiz txundituta geratu naiz eta karrera aldetik ere, egun guztiak oso ikusgarriak izan dira,lehenengotik hasita.
Gainera ezin hobe atera zitzaigun talde bezala. Nik pertsonalki ere oso pozik geratu naiz,lepauztailarena izan eta gero, ez nuen espero hain ondo aritzea.
Erlojupekoan lehenengo 50-etan sailkatu nintzen Samueletik 1´29” ra.Egunik gogorrenean, 140km ihesean aritu eta gero, azken mendateko igoerara aurrekoekin ailegatu nintzen eta gainera Castroviejo nire taldekidea bostgarren egin zen.Batez ere, itzuli batean oso garrantzitsua den egun batetik besterako errekuperazioa ere oso ondo neraman, azken egunera arte noski, aurreko etapako ihesaldia eta gero zeharo nekatuta sentitzen bainintzen,baina hala ere gustura sentitu nintzen.
Hau guztia gutxi ez balitz pasadan ostiralean nire urtebetetzea zen,beraz itzuli gogor bat egintean beharrezkoa den atsedena, ezin hobeto aprobetxatu nuen. Hala ere denborada erdian gaudenez dietaren kontuari jaramonik ez egiteak arriskutsuegia da, horregatik tartak eta bestelako gozokiak kontu handiz hartu behar dira . Atseden hori nik uste baino laburragoa izan da, hiru egunekoa hain zuzen ere eta berriro ere entrenamendu gogorretara …
Askotan, atsedenean zaudenean normaltasunera itzultzea kosta egiten da , batez ere hau hiru egun besterik ez direnean. Baina hain gertu beste lasterketa bat izanda, ezin da beste ezer egin.
Holanda-ko itzulia bukatu eta bi egunetara Nafarroako itzulia dugu,beraz ia 15 egun segidan egingo ditugu.Ez dakit nola ailegatuko naizen hau guztia egin eta gero, baina bizirik bukatzen badut bertako bizipenak kontatuko dizkizuet jajaja!!.
Hurrengora arte!!
Aurreko idatzian esan nuen bezala Laudioko lasterketan istripu bat izan nuen eta bertan lepauztailako luxazioa egin nuen.
Gauza hauek naiz eta gure ogibidearen parte izan, psikikoki eramateko zailenak dira.
Sendagileak lasaitasunaz hartzeko eta 2 astetan bizikleta hartzeko egoeran egongo nintzela esan zidan.
Orain istripua eduki nuenetik lau aste pasa dira eta datorren astean Naranco-ko igoeran eta Asturias-ko itzulian parte hartuko dut. Nire gorputza ez dago guztiz ondo baina lasterketetan parte hartzeak forman jarriko nau.
Lepauztailarena beste kontu bat da,oraindik ere mina sentitzen dut, batez ere errepide txarretan sartzeak dakarren bibrazioengatik,baina bestela “bizitza normala” egiteko ez dut arazorik.Hori bai lepauztaila guztiz altxatuta geratu zait bestearekin alderatuz(hondartzara joateko irrikitan nago jaja!!).
Ez dut esan baina nire aurretik erori zena japoniar bat zen ,talde horrena oso bitxia da, denak aktore itxura dute, egia da, denak ile luzea eta bazuk tintatua ere dute(Jakie Chanen kopiak jajaj).Benetan ikustekoa da.Hori bai bizikletan ez dute trebezia handiegirik, nirekin erori zena alde batera utziz beste hiru erori ziren karreran zehar(taldearen presupuestu osoa botikinetan joaten zaie jaja).
Nire errekuperaziora bueltatuz, lehenego astea benetan neketxua izan zen, minagatik ezin bainuen nire kabuz ezer egin.Baina hala ere ez nuen egun bakar bat ere galdu,rodiloari txinpartak atera nizkion eta gimnasio egun asko egin nituen.
Hortik aurrera ia egunero nabaritzen nuen lepaztaila hobera egiten zuela,horrela bigarren astean errepidera atera nintzen, baina 2 ordutik pasa gabe.
Hirugarren astearen hasieran, okerrena ez zen lepauztaila,sorbalda osoan nuen kontraktura ugariak eragiten zidaten mina baizik,baina bestela serioago entrenatzen hasi nintzen eta bost orduko entrenamendu bat ere egin nuen.
Eta aste honetan normal entrenatzen hasi naiz, seriak eta guzti.
Azkenean nik uste baino lasterketa gehio galdu ditut,hala ere maiatzan asko korrituko dut, lehenengo Asturias+Naranco 6 egun, gero hilaren erdian holandara goaz iztuli bat egitera 9 egunekoa eta segidan Nafarroako itzulia.
Badirudi gauzak pixkanaka bere onera bueltatzen ari direla.Eta espero dut hurrengo karreretan aktore japoniarrekin berriro ez topatzea bestela…jaja.
Hurrengora arte!!
Aste santu honetan egin duen eguraldia ez du bakarrik jendearen oporrak eragotzi, txirrindua kirol gisa dugunei ere, gauzak zail samar jarri dizkigu.
Balentziatik etorri eta gero, talde kontzentrazioa eduki genuen, hiru egunekoa.Bertan Euskal Bizikletaren etapa oso bat ikusi genuen, eta zer esanik ez, izan genuen eguraldia benetan txarra izan zen. Alabaina oso ondo etorri zitzaigun, Balentziako esfortzutik guztiz indarberrituta gorputzari exigentzi puntu gehio bat eskatzeko.
Behin kontzentrazioa bukatuta hurrengo lasterketarako (Laudioko sari nagusia) bi aste nituen, hain zuzen ere Aste Santua.Balentzian ikusitako maila eta gero, entrenatzeko gogo handia nuen aste horretan 800km baino gehio entrenatu nituen, baina hurrengo egunetako eguraldi aurreikuspena benetan txarra zen.
Kasu hauetan dauden aukerak ugari dira baina gehienak bai psikikoki eta bai fisikoki oso gogorrak dira, adb.: hiru orduko entrenamendua dudanean, goiz goizez rodillo ordu bat egin eta segidan belodromora joan eta geratzen dena han egiten dut. Noski portuak ditudanean lan hau ezin da belodromoan egin, portuak, serie ugari, ordu asko(lau baino gehio) edo guztiak batera ditudanean, kotxea hartu eta nafarroa aldera joaten naiz.
Haste madarikatu horretan bitan joan nintzen tafallaraino, eta naiz eta nahiko neketxua izan ara joan entrenamendua egin eta gero itzuli, pena merezi du. Alabaina hau egunero egitea oso gogorra egiten da, hortaz dena bateratu behar da, belodromoa, rodilloa eta hegoaldera jaistea.
Horrela lehenengo astea pasa nuen, baina bigarrenean eguraldiak ez zuen hobera egiten eta nik jada kotxeaz, belodromoaz eta rodilloaz nazkatuta nengoen, beraz buztitzea erabaki nuen, lau orduko entrenamendua nuen, portu eta serie askorekin.Ondo atera zitzaidan ez nuen katarrorik hartu eta oso gustora sentitu bainintzen.
Azkenan pasadan igandean Laudioko sari nagusia nuen, bertara inoiz baino hobe ailegatzen nintzen eta inoiz baino ilusio handiagorekin. Lasterketa hasi eta ihesaldia hartzeko ahaleginetan ikusi nuen, etxeko sentsazio honak benetazkoak zirela, eta altube igotzen ari ginela (40km/h baino gehiagora) nire aurreko bi txirrindulariak erori ziren, nik biekin topo egin eta lurrera erori nintzen, sorbalda eta buruarekin lurrean jo nuen.Azkenean zirudiena baina gutxiago zen,ez bainuen lepauztaila hautsi, baina luxazio bat egin nuen.Sendagileak esan didanez bi astetan edo ondo egongo naiz.
Horrela hurrengo astetako lasterketak; indurain saria eta amorebieta galtzen ditut baina espero dut hori bakarrik galtzea. (Horain rodilloa dut entrenatzeko era bakarra beraz…aste polita dut jajaja)
Hurrrengora arte !!
Hasteko irrkitan nengoela esatea,izango litzateke egirik handiena.Alde batetik urduri sentitzen nintzen, zer aurkituko nuen beldur,kategori desberdina,talde desberdina korritzeko era ere desberdina,beste moduan esanda nik esagutzen nuen txirrindularitza eta orain ezagutuko nuenaren artean alde garrantzitsuak zeuden.Baina noski hau guztia nire usteak ziren eta hori hain zuzen ere zen urduri jartzen ninduena,usteak.
Otsailaren 26an hasi zen Balentziako itzulia nire lehen profesional lasterketa.
Han bizi dudana izugarria izan da,lehenik eta behin gogortasuna eta sufrimendua aipatu behar ditut, noski ,baina hau bizi dudanaren zatiki oso txikia izan da eta azken finenan hori entrenatzen pasa dut negu osoa,bai psikikoki eta bai fisikoki beraz ez nau hain beste harritu.
Benetan harritu nauena korritzeko era izan da; lasterketa hasiera topera egiten da, ordekan 60km/h tik ez da jaisten, ekipo guztiek gogoko duten ihesaldi bat egiten den arte, orduan karrera zeharo aldatzen da, pelotoia erritmoa jaisten du(baina ez edonolako erritmo jaitsiera ez!! guztiz gelditzen da,lehenengo egunean nik ez nuen sinisten ) horrela denbora asko egiten da, batzuetan hogei minutu eta beste batzuetan gehio, bitartean ihesaldia denbora hartzen dihoa.Hor dator hurrengo aldaketa, sprint-en taldeak tiratzen hasten dira pixkanaka-pixkanaka denbora jaisten eta helmugarako 60 kilometro geratzen direnean(karrera bakoitza desberdina da,baina eskema hau askotan errepikatzen da) motorrak pizten dituzte eta benetako karrera hasten da, berriro ere topera eta behin ihesaldia harrapatu dutenean are gehio bizitzen da erritmoaeta helmugara heltzen gara. (gehienetan telebistan hau ikusten da).
Sprintean sartzea ez da zaila benetan diot…jaja, horretarako azken 20 kilometrotan aurre aurrean egon behar zara hori dakarren tensioarekin eta azken 20 kilometro horiek topera egin ondoren azken metrotan 70 km/h ra jarri.Benetan, telebistan ikusten dena eta benetan gertatzen dena ez du zerikusirik,emen ez da ikusten Petachi irabazteko bere taldekideek egin duten lana hasiera hasieratik.Eta nik ikusi dudanez lan ikaragarria da.
Alde batetik lasterketaren desberdintasuna aipatu dut ,noski,baina benetan harritu nauena ez da hori izan, ez ,gehien txunditu nauena nire aldamenean nituen korredoreak izan dira; Petachi, Napolitano, Pozzato, Contador, Valverde, Freire, Astarloza, Zabel, Pereiro,Cunego…Eta horrela lerroak eta lerroak idatz ditzaket, oso sentsazio berezia da betidanik miretsi dituzun korredoreen aldamenean ibiltzea.
Orain etxean, geratu zaidan sentsazioa oso ona da,asko hobetu behar dudala ulertu dut, baina bizitako esperientzien ondoren entrenatzeko irrikitan nago.
Hurrengo lasterketa seguruenik Llodioko saria izango da.
Hurrengora arte!!!