Artxiboak: Otsaila 2008

2008-02-11

19:20:31 , Sergio , 295 hitz, 416 aldiz ikusia  
Atalak: Atala editatu!

Pistako azken urratsak

Pistako txapelketak bukatu dira eta berriro ere etxean naiz.Mallorkan bost egun pasa ditut, bost egun horietan ezagutu dudan guztia ordu exkas batean ezagutu daiteke,gure hoteleko sarrera,belodromorako bidea eta belodromoa noski.Baina nahiz eta gutxi ezagutu, ikusi dudana,oso inpertsonala eta herri kutsurik gabea iruditu zait. Ala eta guztiz ere, esan beharra daukat, egon garen zonaldea turistentzat dela.Esan didatenez barrualdea ez du zerikusirik, herri txiki polit ugariz beteta dago eta paisaia aldetik oso basatia da.

Belodromora bueltatuz,lehenengo egunean erlojupeko proban laugarren sailkatu nintzen eta arratsaldean Iban Leanizbarrutia nire selekzioko kidearentzat, azkenngo 10 kilometroak(40 itzuli) tiratzen pasa ondoren, sprint-ean atzetik zetorren beste batek, ni jo eta lurrera bota ninduen.
Hori lehenengo egunean gertatu izanak ez zuen asko lagundu,egia esan,hankak erreduraz beteak nituen eta batez ere gorputz osoa egur puskez beteta,(gaur eguerdian hamar puskatxo atera ditut hanketatik eta aste bat pasa da!!)

Hurrengo egunetan erlojupeko taldeean proba korritu genuen, Asier Maeztu,Iñaki Anziar,Martzel Elorriaga eta ni neu.Laugarren geratu ginen Euskadiko errekorretik bi dezimara,pena bat izan zen baina beste batean lortu beharko dugu.

Azkenengo egunean Amerikana korritu genuen Anzizar eta nik (euskadiko sei orduetan egiten espezialitatea, bikoteka) hortan bostgarren geratu ginen,eta gure aurrean, laugarren, Llaneras egin zuen,beraz oso pozik geratu ginen,hobetzea oso zaila baitzen horrelako kalitatea duten arerioekin.Amerikana Toni Tauler eta Alzamora irabazi zuten Asier Maeztu eta Unai Elorriaga euskaldunen aurretik.Azkenengo sprint-a nik irabazi nuen Sergi Escobar-en aurretik(hau lortzeak poztasun handia eman zidan nire barrutirako jajaja).
Ez dut aipatu baina nesken probetan, abiadurazkoak izan ezik beste guztietan Leire Olaberria gailendu zen inongo arazorik gabe bere nagusitasuna erakutsiz.

Horrela pista alde batera utziz errepideko denboraldiari hasiera eman behar diot, Valentziako itzulian seguruenik.
Nire hurrengo idatzian azalduko dizuet errepideko nire lehen esperientzia

Hurrengora arte!!!

Otsaila 2008
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
 << < Sortu> >>
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29    

Profesionaletan lehen urtea egingo duen txirrindulari donostiar baten hitzak, begiradak eta nekeak...

Bilaketa

Erabiltzaile herramintak

powered by b2evolution free blog software