Artxiboak: Apirila 2008

2008-04-26

23:20:25 , Sergio , 324 hitz, 38 aldiz ikusia  
Atalak: Atala editatu!

Aktore japoniarrak

Aurreko idatzian esan nuen bezala Laudioko lasterketan istripu bat izan nuen eta bertan lepauztailako luxazioa egin nuen.
Gauza hauek naiz eta gure ogibidearen parte izan, psikikoki eramateko zailenak dira.
Sendagileak lasaitasunaz hartzeko eta 2 astetan bizikleta hartzeko egoeran egongo nintzela esan zidan.

Orain istripua eduki nuenetik lau aste pasa dira eta datorren astean Naranco-ko igoeran eta Asturias-ko itzulian parte hartuko dut. Nire gorputza ez dago guztiz ondo baina lasterketetan parte hartzeak forman jarriko nau.
Lepauztailarena beste kontu bat da,oraindik ere mina sentitzen dut, batez ere errepide txarretan sartzeak dakarren bibrazioengatik,baina bestela “bizitza normala” egiteko ez dut arazorik.Hori bai lepauztaila guztiz altxatuta geratu zait bestearekin alderatuz(hondartzara joateko irrikitan nago jaja!!).

Ez dut esan baina nire aurretik erori zena japoniar bat zen ,talde horrena oso bitxia da, denak aktore itxura dute, egia da, denak ile luzea eta bazuk tintatua ere dute(Jakie Chanen kopiak jajaj).Benetan ikustekoa da.Hori bai bizikletan ez dute trebezia handiegirik, nirekin erori zena alde batera utziz beste hiru erori ziren karreran zehar(taldearen presupuestu osoa botikinetan joaten zaie jaja).

Nire errekuperaziora bueltatuz, lehenego astea benetan neketxua izan zen, minagatik ezin bainuen nire kabuz ezer egin.Baina hala ere ez nuen egun bakar bat ere galdu,rodiloari txinpartak atera nizkion eta gimnasio egun asko egin nituen.
Hortik aurrera ia egunero nabaritzen nuen lepaztaila hobera egiten zuela,horrela bigarren astean errepidera atera nintzen, baina 2 ordutik pasa gabe.
Hirugarren astearen hasieran, okerrena ez zen lepauztaila,sorbalda osoan nuen kontraktura ugariak eragiten zidaten mina baizik,baina bestela serioago entrenatzen hasi nintzen eta bost orduko entrenamendu bat ere egin nuen.
Eta aste honetan normal entrenatzen hasi naiz, seriak eta guzti.

Azkenean nik uste baino lasterketa gehio galdu ditut,hala ere maiatzan asko korrituko dut, lehenengo Asturias+Naranco 6 egun, gero hilaren erdian holandara goaz iztuli bat egitera 9 egunekoa eta segidan Nafarroako itzulia.

Badirudi gauzak pixkanaka bere onera bueltatzen ari direla.Eta espero dut hurrengo karreretan aktore japoniarrekin berriro ez topatzea bestela…jaja.

Hurrengora arte!!

2008-04-02

09:10:40 , Sergio , 369 hitz, 112 aldiz ikusia  
Atalak: Atala editatu!

Eguraldi txarrari aurpegi...

Aste santu honetan egin duen eguraldia ez du bakarrik jendearen oporrak eragotzi, txirrindua kirol gisa dugunei ere, gauzak zail samar jarri dizkigu.

Balentziatik etorri eta gero, talde kontzentrazioa eduki genuen, hiru egunekoa.Bertan Euskal Bizikletaren etapa oso bat ikusi genuen, eta zer esanik ez, izan genuen eguraldia benetan txarra izan zen. Alabaina oso ondo etorri zitzaigun, Balentziako esfortzutik guztiz indarberrituta gorputzari exigentzi puntu gehio bat eskatzeko.
Behin kontzentrazioa bukatuta hurrengo lasterketarako (Laudioko sari nagusia) bi aste nituen, hain zuzen ere Aste Santua.Balentzian ikusitako maila eta gero, entrenatzeko gogo handia nuen aste horretan 800km baino gehio entrenatu nituen, baina hurrengo egunetako eguraldi aurreikuspena benetan txarra zen.

Kasu hauetan dauden aukerak ugari dira baina gehienak bai psikikoki eta bai fisikoki oso gogorrak dira, adb.: hiru orduko entrenamendua dudanean, goiz goizez rodillo ordu bat egin eta segidan belodromora joan eta geratzen dena han egiten dut. Noski portuak ditudanean lan hau ezin da belodromoan egin, portuak, serie ugari, ordu asko(lau baino gehio) edo guztiak batera ditudanean, kotxea hartu eta nafarroa aldera joaten naiz.
Haste madarikatu horretan bitan joan nintzen tafallaraino, eta naiz eta nahiko neketxua izan ara joan entrenamendua egin eta gero itzuli, pena merezi du. Alabaina hau egunero egitea oso gogorra egiten da, hortaz dena bateratu behar da, belodromoa, rodilloa eta hegoaldera jaistea.
Horrela lehenengo astea pasa nuen, baina bigarrenean eguraldiak ez zuen hobera egiten eta nik jada kotxeaz, belodromoaz eta rodilloaz nazkatuta nengoen, beraz buztitzea erabaki nuen, lau orduko entrenamendua nuen, portu eta serie askorekin.Ondo atera zitzaidan ez nuen katarrorik hartu eta oso gustora sentitu bainintzen.

Azkenan pasadan igandean Laudioko sari nagusia nuen, bertara inoiz baino hobe ailegatzen nintzen eta inoiz baino ilusio handiagorekin. Lasterketa hasi eta ihesaldia hartzeko ahaleginetan ikusi nuen, etxeko sentsazio honak benetazkoak zirela, eta altube igotzen ari ginela (40km/h baino gehiagora) nire aurreko bi txirrindulariak erori ziren, nik biekin topo egin eta lurrera erori nintzen, sorbalda eta buruarekin lurrean jo nuen.Azkenean zirudiena baina gutxiago zen,ez bainuen lepauztaila hautsi, baina luxazio bat egin nuen.Sendagileak esan didanez bi astetan edo ondo egongo naiz.

Horrela hurrengo astetako lasterketak; indurain saria eta amorebieta galtzen ditut baina espero dut hori bakarrik galtzea. (Horain rodilloa dut entrenatzeko era bakarra beraz…aste polita dut jajaja)

Hurrrengora arte !!

Apirila 2008
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
 << < Sortu> >>
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30        

Profesionaletan lehen urtea egingo duen txirrindulari donostiar baten hitzak, begiradak eta nekeak...

Bilaketa

Erabiltzaile herramintak

powered by b2evolution free blog software