Txikitatik futbolarekiko nuen interes falta, arazo bat bihurtu zen(nire irakasle batek, amarekin hitz egin eta futbolera jolastu behar nuela esan zion).Baina nik gustoko nuena bizikleta zen .Bizikletaren espezialitate desberdinetan aritu nintzen: trialsina, mendiko bizikleta eta azkenik 10 urtekin errepideko txirrindua.Deitzeko modu bat besterik ez da,lasterketa hauek hiru edo lau kilometrokoak baitziren poligono baten barruan (txorakeria emango du baina niretzat tourra zirudien eta hau balitz bezala jokatzen nuen).
Horrela urteak eta bizikletak pasatzen joan ziren:mendiko txirrindu batetik lasterketarako batera kambioak frenoetan eta guzti!!!!!.Eta poligonoetatik errepideko nire lehen lasterketara,oraindik gogoratzen dut askatasun sentsazio hori, errepidea guretzat zen,baina sentsazio hori laister desagertu zen, benetako lasterketari bide emateko.Urteak aurrera joan ahala biziketarekiko nuen ikuspegia aldatzen joan zen,neure buruari geroz eta gehiago exigitzen nion eta hasieran nuen zoriontasun inozente hori desagertzen joan zen benetako konpetiziora hurbiltzeko.19 urterekin bizikleta niretzat lehenego gauza zen eta txirrinduaz bizitzea zen nire ametsik handiena, hain beste liluratu ninduten txirrindulariak bezala.
Urte hauek oso gogorrak izan dira amateur mailan inork ez du ezer oparitzen, mundu guztiak helburu berdina baitu “jauzia eman”.
Orain 21 urte ditut, eta nire lehen profesional kontratua sinatu dut Orbea tadearekin, munduko pertsonarik zoriontsuena naiz ,eta momentuaz gozatzen saiatzen ari naiz, lortu dudan guztia aintzat hartu, eta batez ere , bizikletaz 10 urte nituenean bezala gozatzen.
Blog honetan lasterketetan, entrenamenduetan bizitako abenturak eta mundu berri honetako lehen pausoak kontatuko dizkizuet.