« Pistako azken urratsakMendietan galduta »
Hasteko prest!!

2008-01-28

10:14:52 , Sergio , 234 hitz, 340 aldiz ikusia  
Atalak: Atala editatu!

Hasteko prest!!

Dotorren astean dira Espainiako pista txapelketak,Mallorcan,eta beraz denboraldiaren hasiera.Nahiz eta nahiko desberdinak izan pista eta errepidea, pistak ematen duen kadentzi eta kalitate puntua behar beharrezkoak dira, errepideko lasterketetan indartsu aritzeko eta nola ez egoera arriskutsuetatik bizirik ateratzeko(jaja).
Estatu mailan bi espezialitateak banatzeko ohitura dago,errepidean ondo dihoanak ez du pista egiten(salbuespenak badaude)eta alderantziz.Gure txirrindu kulturan, aldapak du garrantzi handien eta gehienentzat pistak ez dator ondo .Baina hau ez da egia,munduko pista probetan errepideko UCI-proTOUR korredore ugari daude; ingelesak, alemanak,errusiarrak,italianoak,australianoak…eta guztiak errepidean garaipen ugari lortu dituzte.

Nik txikitatik egin dut pista,eta aurten baimenik emango ez zidaten beldur nuen,baina Orbea-Oreka SDA-ko jendeak, Alvaro Glez. de Galdeano buru ez dute inongo arazorik ikusi pista egiteagatik.
Hasteko aste bat falta denez, pasadan asteburuan, pistako Euskadi selekzioarekin kontzentratuta egon ginen Tafallan,materiale guztia probatzen eta lasterketei begira test batzuk eginez.

Espainiako txapelketa pasa ondoren, hasten da gure errepide denboraldia,oraindik ez dakit non hasiko naizen. Hasieran Mallorca-ko challengean hasi behar ginen, baina orain dela bi egun, hau ez dugula korritu behar esan digute.

Orain bidaiarako prestakuntzak hasten dira,egunak 24 ordu izaten jarraitzen du baina nik egin beharreko prestakuntzak asko dira; masajerako ordua bilatu,maleta egin,bizikletako materiala bildu eta prestatu,entrenatzen jarraitu , hotelean egoteko beharrezkoa den liburua liburutegian hartu… eta beste hainbat gauza.

Bueltatzen naizenean kontatuko dizuet nola joan zaidan eta bizitako historioak.

Hurrengora arte!!

erantzun 1

Erantzun


Your email address will not be revealed on this site.

Zure URL-a erakutsiko da.
(Line breaks become <br />)
(Name, email & website)
(Allow users to contact you through a message form (your email will not be revealed.)
This is a captcha-picture. It is used to prevent mass-access by robots.
Please enter the characters from the image above. (case insensitive)
Uztaila 2009
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
 << <   > >>
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Profesionaletan lehen urtea egingo duen txirrindulari donostiar baten hitzak, begiradak eta nekeak...

Bilaketa

Erabiltzaile herramintak

powered by b2evolution free blog software