| « Hasteko prest!! | Hasiera hasieratik » |
Biharko entrenamendua berezia da, bost ordu egin behar ditut eta gainera bakarrik, horrelako kasuetan entrenamenduari alde erakargarriak bilatu behar zaizkio.
Eta hori nola lortu? Ba.. nire kasuan ezagutzen ez ditudan herriak eta errepideak bilatuz.
Horretarako, bezperatik mapa hartuta hurrengo eguneko ibilbidea aurreikusi nuen. Iparraldea da niretzat ezagutu gabeko leku gehien dituen zonaldea beraz hau ezagutzeko aukera ezin hobea zen.
Eta horrela goizeko hamarretan Frantziaruntz habiatzen naiz.Muga pasa ondoren Hendayan barrena “le Corniche” errepidea hartzen dut, hau kostaren aldamenean dihoan errepidea da,benetan ikusgarria,sinestezina da pentsatzea orain dela hamar minutu Gaintxurizketako trafiko bortizan nengoela.
Behin St.Jean de Luz-era helduta Senpereko bidea hartzen dut, leku hau dituen abantaietariko batzuk trafiko eza eta bazterbide zabalak dira.Eta nola ez paisaia,dena berdea, ibaia beti ondoan eta nire aurrean Sarako oihanetik gora agertzen den orratz bakartia,”la Rhune”, pirineoen hasiera.
Bidea jarraituz Sempere pasa eta Dantxarinea alderantz jotzen dut.Zugarramurdiko bidegurutzea atzean utziz Otxondo igotzen dut ,hamar kilometrotako mendatea,behin goian nagoela zaila da inguruko mendiak ikustea laino ugari baitago Zelai lainotsuen barrena begiratuta “bumker”ugari ikusten dira gerratearen oroitzapen.Pena merezi du leku hau ezagutzea, benetan ametsezko gunea da.
Sarara bueltatzen naiz eta hemendik Lizarretako mendatea igotzen dut,Etxalarrera jaisteko.Hemengo paisaia zirraragarria da, inguruko mendiak nahiko altuak dira eta edonora begiratuta ere ez da gizonaren aztarnarik ikusten,lasaitasun sentsazioa zentzu guztiak menderatzen ditu.
Etxalarretik Bera-rako tartea nahiko txarra da trafiko aldetik, baina azkar pasatzen da.Eta behin Bera zeharkatuta Ibardin mendatearen hasierarekin topatzen naiz,”la Rhune”mendiaren atzeko aurpegia ikusten da hemendik.Mendatearen hasieratik honen bukaera ikusten da, altuan dagoen ski estazio antzeko eraikin multzoa.
Eguneko azken oztopoa menderatu eta Donostirantz abiatzen naiz, paisaia aldatzen dihoa, berdea ,eraikinei bide emanez eta karretera bakartiak trafiko ugariari.
Azkenean bost ordu egin beharrean sei egin ditut, baina ez naiz damutzen, ezagutu ditudan lekuak pena merezi baitzuten .
Urte berri on!!!