
Bizi Alai Donostiako Elizbarrutiko Astialdi Taldekoek Txirrin Txarran Eguna egin zuten atzo Parte Zaharrean. Gipuzkoako parrokietako 10-16 urte bitarteko 500 bat gaztetxo hurbildu ziren. Donostiako sei gazte elkarte han izan ziren: Xirimiri, Ezkilatxo, Jai, Kemetrontxo, Auskalo eta Hegan Egin. 150 lagun inguru aritu ziren antolakuntzan.Goizeko 10:30etan egin zieten harrera Kostituzio plazan. Andoni Mujika amaratarrak bi bertso eskaini zizkien. Antolakuntzako Borja Ruizek hitz egin zuen ondoren.
Harreraren ostean, jolasen ordua heldu zen. 12:30ean, San Bizenteko mezara joan ziren gazteak. Ondoren, Trinitate plazan bazkaldu zuten. Plazan bertan egindako dantzaldiarekin bukatu zuten eguna gaztetxoek.
© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta: donostia@irutxulokohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.