Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Donostia
2009ko uztailak 4, Larunbata

Harpidetu zaitez!

;2005-09-01;GIZARTEA. IRITZIA. LORETOPETIK . JUAN KRUZ MENDIZABAL, 'KAKUX' . (APAIZA) . Itzal ez dadin



loretopetik » juan kruz mendizabal, 'kakux' (apaiza)

Itzal ez dadin

Urte batzuk badira kontatu nizuela Legazpiko elizan jarri zuten olio-kandelarena. Euskal Herriko bakearen zain kandela piztu zuten eta egunero, etengabe, olioz elikatzen dute, itzal ez dadin.

Ba, oraindik, pizturik dirau. Aurreko larunbatean ezkontza bat ospatuz hantxe aurkitu nuen burugogor eta apal, piztuta. Nire eguneroko komeria eta buruhausteak ahazturik, han jarraitzen zuen kandelak, aldare aurrean jarritako mahai ean. Orain beharbada txinoen dendetan saltzen dituzten kortxozko tximeleta kandela da. Katilu batean ura, olioa eta kandela.

Hiru hauek gaurdanik eusten dute eliza horretako bakearen argia: urak besteen ahalegina irudikatzen du; olioak, berriz, nire kemena eta memoria eta, kandelatxoak, ahaztu behar ez dugun eta utzi behar ez dugun, bakearen ametsa eta utopia. Hirurak dira beharrezko. Hirurak, batak bestearen beharra dute. Gure herrian bezala: gehienok ez dakigu bakearen mahaia nola osatu behar den. Gehienok ez dakigu ziur mahai horretan nortzuk eta nola parte hartu behar duten. Elkarrizketaren gogoa eta egokiera ez dugu askotan argi ikusten alde eta alderdietan. Irlandara begira jartzen gara hango ustezko mirariaren zain. Gehienok ez dakigu eta dakitenek ahalegina egun hobeetarako zuhurki gordetzen dutela badirudi.

Gehienok ez dakigu. Baina, nik badakitÉ beharbada, jakin baino hobeto sinisten dut hiruak behar ditugula: zu eta ni, itxaropena itzal ez dadin. Ura, eguneroko eta bestearen aniztasuna errespetatzeko. Olioa, nire partehartzeak lo hartu ez dezan. Eta argia, kandelatxo apala, nora goazen jakiteko eta zertarako lanean ari garen ahaztu ez dezagun.

Argia itzal ez dadin.




© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.

Lege Informazioa