
Parte Zaharreko Xirimiri aisialdi taldeak areto futbol, saskibaloi, esku pilota eta herri kirol txapelketak antolatu ditu gabonetarako. Hiru txapelketok Trinitate plazan jokatuko dira. Areto futbol, saskibaloi eta esku pilota txapelketak hilaren 26, 27, 29 eta 30ean izango dira eta guztietan adinaren arabera banatuko dituzte parte hartzaileak. Areto futbol talde bakoitza, gutxienez, sei neska-mutilez osatuta egon behar du eta talde bakoitzak 10 euro ordaindu behar ditu. Saskibaloiko taldeek gutxienez lau jokalari izan behar dituzte eta 15 euro ordaindu behar dituzte. Esku pilotan jokatzeko ez dago ordaindu beharrik
Hilaren 31n izango dira herri kirolak: sokatira, txingak, zaku karrera, gizon froga eta lokotxak. Herri kiroletan parte hartzeko taldeek, gutxienez, zortzi lagunez osatuta egon behar dute. Herri kiroletan parte hartzeko 15 euro ordaindu behar ditu talde bakoitzak.
Xirimirik antolatutako txapelketotan parte hartzeko hilaren 19an edo 20an izena eman behar da Trinitate plazan bertan, 18:00etatik 19:30era.
© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta: donostia@irutxulokohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.