Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Donostia
2008ko irailak 7, Igandea

Harpidetu zaitez!

Euskal derbia irabazita arnasa hartu du Spyrok

Errugbia

Spyrok 21-9 irabazi dio Getxori; asko sufritu du baina presioari aurre egin diote bukaera arte.

nerea lizarralde



Derbi gogorra izan zen. Getxo Artea aurkari zaila izango zela bazekiten Spyrokoek eta prest zeuden dena emateko.

Gogoz defenditu zuten. Uztartzeetan sufritzen hasi ziren baina aldaketa batzuekin egoera hobetzea lortu zuten. 5. minutuan Iñaki Arana atzelari gazteak entsegua lortu zuen. Eraso ona egin zuten. Halere, ustekabean Getxok berdintzea lortu zuen eta aurretik jarri ziren Palumbo argentinarraren jokoari esker.

Gorka Buenok berriz aurrea hartzea lortu zuen. Zenbait akats izan zituen Spyrok paseetan eta zaila izan zen aurkariari eustea. Lehia bizia izan zen bi taldeen artean.

Bigarren zatian Spyrok jokoa hobetu zuen eta fisikoki ere sendoago agertu zen zelaian. Getxo, ordea, ez zen kokildu eta presio handia sartu zion Spyrori.

Orohar ez zen partida ona izan, hainbat akats egin zituzten bi taldeek eta ez zuten joko ona erakutsi.

Mikel Guembe, Guillaume Combes, Ignacio Martin eta Izko Armentalek joko bikaina erakutsi zuten eta azken postuetatik irteteko esperantza izan litezke. testua testua.

Arnasa hartzeko modukoa

Spyro Bera Berak irabazi beharrekoa zuen atzoko partida jaitsiera postuetatik aldentzeko. Honela, pixka bat gehiago aldendu da toki arriskutsuetatik baina hemendik aurrera gelditzen zaion egutegia ez da erraza izango.

Hurrengo partida ligan bosgarrena den Valladoliden aurka jokatuko du kanpoan eta hurrengoan Santboiana hartuko du Anoetan. Katalanak zazpigarrenak dira, beraz lehia gogorra izango da.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Musika

M.A.D Session
DONOSTIA, M.A.D. (Larramendi kalea, 4) - 2008-09-10

Jaialdia

MARRUMA EGUNA
GROS, KATALUINA ENPARANTZAN - 2008-09-13

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa