Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Donostia
2008ko urriak 7, Asteartea

Harpidetu zaitez!

Bertsoak, animaliak eta jendetza izan dira hutsik gabe Aingeru Goardakoaren egunean parte hartu dutenak. Euriaren arriskuak ez zuen erromeria zapuztu.

Mezarik gabeko Aingerua

Mikel goñi

Eguraldi ilunak ez zuen Aingeru Goardakoaren ermitako jai eguna zapuztu, jendez gainezka zegoen baselizaren inguruko zabalgunea hamabiak aldera.

Ordu horretarako txorixo eta haragi pintxoak bukatuta zeuden. «Beste urteetan baino lehenago bukatu dira jatekoak jende asko hurbildu delako eta gaur mezarik ez delako egon» azaldu zuen Juanjok. Goizean goizetik aritu ziren antolatzaileak lanean den-dena ondo irten zedin. «Goizeko zazpietan Igarako Aingeru elkartean nengoen salda prestatzen hasteko» gehitu zuen juanjok kanilla ireki eta baso bat saldaz betetzen ari zela.

Haurren gozagarri den Gorriti Show-a zorrotz hasi zen, eta hobe horrela, haurrak animaliak ikusteko eta eurekin jolasteko irrikitan baitzeuden. Gurasoak ordea, argazki kamerak hartuta haurrak ikusteko zain.

Primerako bertsolariak

Aingeru Guardakoaren errmitan urtero egoten dira bertsolariak. Antolatzaileek ziotenez, «lehen mailako bertsolariak etorri dira aurten ere, eta gainera gustatu egiten zaie hona etortzea». Horrela da ezbairik gabe, bertsolari ezagunak izan ziren Igarako baselizan. Andoni Egaña eta Sebastian Lizasorekin batera Gaztelumendi anaiak aritu baitziren.

Igandero meza eskatuz

Bertsolarien jardunarekin batera beste bi gai izan ziren nagusi: eguraldia lehena, «otsaila osoan euririk ez, eta hain justu gaur hasi behar?» zioen Antiguatik oinez euritakorik gabe iritsitako emakumeak. Bestea, berriz, mezaren orduan gertatutakoa.

Abenduan utzi zioten ermitan igandero meza egiteari Espiritu Santu elizako apaizak hala aginduta eta astero joan ohi zirenen haserrea eraginda. Atzo, berriz, Igarako erretoreak meza eman gabe alde eg in behar izan zuen jendeak txistu eta errieta egiten ziolako. «Gure eskaera hemen igandero meza entzutea da» esaten zuen Karmenek sinadurak biltzeko orriari seinalatuz. Gotzaiari bidaltzeko 200 bat sinadura bildu zituzten eguerdia baino lehenago. Aingeru Goardakoaren egunean ermitaraino igotzen direnek opilak faltan sentitu zituzten aurreko bi urteetan «Duela bi urte elurrak eta iaz gaixotasunak etxean geldiarazi gintuzten» esan zuen Manuelek, «baina asko gustatzen zaigunez, aurten ere etorri gara».

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Erakusketa

'Donostiari begira'
DONOSTIA, Historiaren Etxea, Motako Gaztelua (Urgull) - 2008-01-08

Ikastaroa

LOREZAINTZAKO PROIEKTUAK DISEINATU, EGIN ETA AURKEZTEA
Aukeratu Herria, ITSASMENDIKOI FRAISORO, ELBARRENA AUZOAz/g 202159 ZIZURKIL - 2008-10-01

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa