Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Donostia
2008ko urriak 14, Asteartea

Harpidetu zaitez!

Enbido eta hordagoen festa hasi da Euskal Giroan

Herrera

Abian da Euskal Giroaren mus txapelketa; 84 bikotek eman dute izena aurten.

raul perez



Enbidoka eta hordagoka dabiltza egunotan Herrerako Euskal Giroa elkartean, XXVI. Mus Txapelketa hasi baita. 84 bikote lehiatzen ari dira eta apirilaren hasieran izango da finala. Lehen zortzi sailkatuentzako sariak izango dira.

Astelehenetik ostegunera, 20:00etatik aurrera, elkarteko mahai guztietan mahai-tapiz berdea izaten da. Donostiatik ez ezik, inguruko herrietatik ere joaten dira muszaleak Herrerako elkartera. Parte hartzaileetako batzuek eskarmentu handia dute. Jose Antonio Aguilar da horietako bat. Urtero izena eman du eta Herrerakoa txapelketa politena dela dio, «denok lagunak garelako». Herrerako txapelketa ez du sekula irabazi, baina iaz Errenteria-Oreretako Elkartasuna elkarteko txapelketa irabazi zuen.

Juan Mari Manzisidor aiarra du bikotekide Aguilarrek, lehen aldiz. Herrerako txapelketak giro polita duela nabarmendu du Manzisidorrek eta baita sariak onak direla. Ondo ekin diote txapelketari ¬4-1 irabazi dute lehen jardunaldian¬ ,baina oraindik bide luzea dute aurretik, gainerako parte hartzaileak bezala.

 

«Bikoteren batek kale egiten badu, haserretu egiten naiz»

Santi Asumendi:- Mus txapelketaren antolatzailea

Sorreratik arduratzen da Asumendi txapelketa antolatzeaz.

r. perez



Santi Asumendi (Herrera, 1939) da Euskal Giroa elkartearen mus txapelketaren bihotza eta arima. Egunero egunero elkartean izaten da partidak hasten direnetik bukatu arte. «Etxean badakite hilabete eta erdiz ia ez nautela ikusiko», dio barrez.

Zaila al da txapelketa antolatzea?

Kosta egiten da. Txapelketa hasi baino hilabete lehenago dena prestatzen hasten naiz. Bikoteek izena eman beharrean, neronek deitzen diet zuzenean aurreko urteetan aritutakoei eta gehienek baizkoa ematen didate. Hala ere, urtero izaten da lehen aldiz parte hartzen duen bikoterik.

Noiztik zabiltza antolatzaile?

Hasieratik, hau da, duela 26 urtetik. Elkartearen zuzendaritzak mus txapelketa antolatzea erabaki zuen. Nik hartu nuen txapelketa antolatzeko ardura, eta horrela jarraitzen dut. Jarraipena ematea zen hasierako helburua, baina ez genuen uste horrenbeste jendek parte hartuko zuenik. 100dik gora bikote izan ditugu urte batzuetan eta aurten, 84.

Txapelketak irauten duen bitartean egunero izaten al zara elkartean?

Bai. 18:30 aldera etortzen naiz eta etxera 23:00 arte ez naiz iristen. Batzuetan hemen bertan afaltzen dut. Serio hartzen dut lana eta bikote bat ez denean etortzen haserretzen naiz. Hala ere, aitortu behar dut, salbuespenak salbuespen, inork ez duela arazorik sortzen.

Antolatu bai, baina jokatu izan al duzu inoiz txapelketan?

Parte hartu ohi dut, baina ez dut sekula irabazi. Joan den urtean laugarren sailkatu ginen. Gurean jokatzen dutenak ez dira nolanahikoak!

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Jardunaldia

Kontzentrazioa pobreziaren aurka
ERDIALDEA, Bulebarreko kioskoan - 2008-10-17

Hitzaldia

Hitzaldia Arcadi Oliveresekin
ERDIALDEA, ONCE aretoan (Etxaide, 1) - 2008-10-17

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa