Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Donostia
2008ko urriak 7, Asteartea

Harpidetu zaitez!

Motorzale bat hil da Zorroaga pasealekuan zuhaitz bat gainean erorita

Ekaitza

Suhiltzaileek hogei irteeratik gora egin dituzte haizeak hainbat auzotan eragindako kalteak konpontzeko.

erredakzioa



Haizeak eta kazkabarrak nahi baino buruhauste gehiago eragin ditu hirian. Ugariak izan dira kalteak eta suhiltzaileek hogei irteera baino gehiago egin zituzten atzo. Irteera guztietan larriena, ordea, Zorroaga pasealekuan gertatu zen atzo 15:30ak aldera. Zuhaitz bat errepide erdira erori eta bete betean jo zuen motorzale bat. Kolpearen ondorioz, 40 urteko gizonezkoa bat-batean hil zen. Haizearen indarrez zuhaitza Zorroaga pasealekuako errepidera erori zen eta bi motorzale jo zituen, bata Amarara bidean eta bestea Loiolara bidean zihoazen.

Amara aldera zihoan 40 urteko motorzalearen gainera erori zen zuhaitza eta bertan gelditu zen motorzalea hilik. Loiolara zihoan motorzalea lurrera bota zuen zuhaitzak baina ez du larritzeko zauririk.

Haizeak ere bestelako ezustekoak eragin zituen. Erregezainen kaleko aldamio bat, esaterako, bere lekutik atera zuen. Bidea itxi zuten baina ez zuen aparteko kalterik sortu. Haizeak edukiontzi, teila eta bestelakoak bere lekutik atera zituen atzo. Hirian aparkatuta zeuden hainbat motor lurrera bota eta kaltetu zituen ere.

Erdialdean ere Andia kaleko aldamio batean jarritako iragarki kartel batek ere lanak eman zizkien suhiltzaileei. «Haizeak kartela bela oihalean bihurtu eta aldamioa bultzatzen zuen etengabe; horrenbestez, kartela apurtu behar izan genuen», azaldu du Imanol Andonegi suhiltzaileak.

Hauek eta beste hainbat kalte eragin ditu haizeak. Haizeteari dagokionez, egoera baretu egingo da baina hotz handia egingo du gaur eta datozen egunotan.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Erakusketa

'Donostiari begira'
DONOSTIA, Historiaren Etxea, Motako Gaztelua (Urgull) - 2008-01-08

Ikastaroa

LOREZAINTZAKO PROIEKTUAK DISEINATU, EGIN ETA AURKEZTEA
Aukeratu Herria, ITSASMENDIKOI FRAISORO, ELBARRENA AUZOAz/g 202159 ZIZURKIL - 2008-10-01

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa