Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Donostia
2008ko abuztuak 28, Osteguna

Harpidetu zaitez!

Hamabi kale asfaltatuko dituzte maiatzetik hasita

Hirigintza

Leosiñeta kalean errepidea eta espaloiak berrituko dituzte, lanak ordaintzeko 574.807 euro bideratuko dituzte.

x. etxabe



Hiriko kale eta errepideak egunetik egunera kaltetzen doaz eta horiek berritzeko kanpainia jarriko du Udalak martxan. 2008an hamabi kale eta Bizkaia pasealekuko bidegorri zati bat berrituko dute. 999.815 euro bideratuko dituztelan hauek guztiak egiteko eta lanak laupabost hilabetetan egingo dituztela aurreikusi badute ere, lanak hiru hilabetetan bukatuta egotea nahiko luke Ana Rivilla Bide Publikoetako zinegotziak. Lanak maiatzan hasiko dituzte.

Leosiñeta kalea ere goitik behera berrituko dute. Aparkalekuetarako guneak berrantolatuko dituzte, espaloia txukunduko dute eta argi eta baranda berriak jarriko dituzte. Egun, autoak espaloi gainean uzten dituztela salatu du zinegotziak. Berrikuntza lanekin oinezkoak gora eta behera ibiltzeko nahi adina leku egongo dela zehaztu du Rivillak. 574.807 euroko aurrekontua dute lanek eta sei hilabetetan egingo dituzte.

 

Berrituko dituzten kaleak



Mirakruz kalea. Euskadi plaza eta Galtzara Nagusiaren artean. 148.856 euro.

Jose Elosegi Alkatearen hiribidea. Kontadoreseko biribilgunea eta Arzak jatetxe artean. 145.512 euro.

Errondo pasealekua. Pedro Manuel Kollado kalea eta Errondo Gainaren artean batetik eta Podabines kalea eta Madril hiribide artean, bestetik. 226.609 euro.

Kontxa pasealekua. Zubieta kalea eta Mirakontxa pasealeku artean. 135.579 euro.

Madril hiribidea. Pio XII eta Eustasio Amilinia artean. 63.207 euro.

Segundo Izpizua kalea. Zabaleta eta Sekundino Esnaola kale artean. 30.900 euro.

Marino Tabuyo. Ategorrieta eta Jose Maria Soroa artean. 34.161 euro.

Karkizano kalea. 28.386 euro.

Miguel Imaz kalea. 32.368 euro.

Konkorrenea. Aldakonea eta Onkologiko artean, 38.806 euro.

Katalina Erauso. Jose Maria Salaberria eta Karlos I.aren hiribidearen artean. 33.670 euro.

Bizkaia pasealekuko bidegorria. Eustasio Amilibia eta Zuaznabar kale artean. 46.600 euro.

 

Jasotako erantzunak:

1

mikel | 2008-03-05

Joan den urteko hauteskundeei begira Bidebietako kaleak asfaltatuko zituela agindu zuen alkateak. 2008ko martxoan gaude eta bertako kale bat oraindik asfaltatu gabe dago. Zeren zain dago? Hauteskunde berrien zain akaso?

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa