Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Donostia
2008ko abuztuak 28, Osteguna

Harpidetu zaitez!

Mike Oldfieldek, Bilbora bidean, geldialdia egin du Donostian

Musika

Bi orduko entsegua egin du musikariak Euskadiko Orkestrarekin, Miramongo egoitzan

Nerea lizarralde



Mike Oldfield musikari ingelesak Donostian entseatu zuen atzo Euskadiko Orkestrarekin, ostiral honetan Guggenheim museoan eskainiko duen kontzertu esklusiboa. Munduan estreinakoz joko ditu Bilbon Music of the Spheres disko berriaren abestiak. Diskoa aurkezpenaren ondoren izango da salgai, martxoaren 18tik aurrera.

Mike Oldfield, lasai eta gustura Donostian

Astelehen gauean etorri zen Donostiara Mike Oldfield, bere emaztea eta seme alabekin. Atzo eguerdian elkartu zen, Miramonen, lehen aldiz Euskadiko Orkestrako musikariekin eta Enrique Ugarte zuzendariarekin.

«Lasai-lasai etorri da Mike Oldfield, jotzeko gogo handiz, eta oso gustura dagoela esan digu. Guretzat oso garrantzitsua da ostiraleko kontzertua. Beste musika mota bat lantzeko aukera da guretzat eta gainera, musikaren maisu batekin. Teknikoki ez da musika zaila. Entzuteko erraza da, ederra, diafanoa eta gardena», azaldu du Iñigo Alberdik, Euskadiko Orkestrako gerenteak.

Euskadiko Orkestra eta Bilboko Koral Elkartearen (Enrique Ugarteren batutapean) babesa izango du konpositore britainiarrak Bilboko emanaldian. Protagonismo handia izango du perkusioak, pianoak eta Zeelanda Berriko Hayley Westerna sopranoaren ahotsak.

Orkestrako kideak gonbidatuarekin harro

Miramoneko egoitzaren harreran kazetari eta argazkilari mordoa zituen zain Mike Oldfieldek. Ez zuen adierazpenik egin baina adeitsu agertu zen jendaurrean.

Auditorioan orkestrako kideak izarraren zain zeuden. Mike Oldfield iritsi bitartean musika tresnak afinatzen aritu ziren. Auditorioan gitarrarekin sartu zenean musikari guztiak isil isilik geratu ziren hasieran baina berehala egin zioten harrera txalo artean.

'Tubular bells', ibilbide arrakastatsuaren hasiera

Mike Oldfield Ingalaterran jaio zen 1953an Readingen. Txikitan hasi zen gitarra akustikoa jotzen eta bere komunikatzeko modua zela zioen. 24 disko inguru argitaratu ditu dagoeneko. Ospea eta arrakasta 70. hamarkadan Tubular bells ezagunarekin lortu zuen. The exorcist filmeko soinu banda berak sortu zuen. Bilduma hura aitzindaria izan zen musikan. Instrumentala zen. ahotsik gabekoa eta Oldfieldek berak 20tik gora musika tresna jotzen zituen. Sintetizadoreekin musika egiten hasi zen lehenengoetarikoa izan zen.

Donostian 1984ean izan zen Mike Oldfield lehen aldiz Discovery diskoarekin. 1999an itzuli zen berriz, Illunbera.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Erakusketa

'Donostiari begira'
DONOSTIA, Historiaren Etxea, Motako Gaztelua (Urgull) - 2008-01-08

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa