Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Donostia
2008ko abuztuak 28, Osteguna

Harpidetu zaitez!

Badiola oso pozik agertu da orain arte egindako lanarekin

Futbola

Reala «historiako krisialdirik handiena» gainditzen ari dela esan du presidenteak.

erredakzioa



Iñaki Badiolak bi hilabete daramatza Reala zuzentzen eta orain arte egindakoaz hitz egin du. Poz pozik agertu da Badiola. «Realaren gertuko historiaren 60 egun onenak pasatu ditugu. Igotzeko puntuetan gaude eta proiektuaren helburu nagusia inoiz baino gertuago dago. Gozatzen ari gara, gainera. Harro gaude zaleek eta Anoetak ilusioa berreskuratu dutelako».

Egiten ari diren kontu ikuskaritza berezia, Due Dilligence, ere izan du ahotan Realeko presidenteak. «Gure Realaren historiako krisi handiena gainditzen ari gara. Hartara, Reala gardentasunez iritsi ahal izango da mendeurrenera». Kontu ikuskaritza «lan gogorra, deserosoa eta tristea» da, Badiolaren hitzetan.

Badiolak nabarmendu du ez dutela atsedenik hartuko Lehen Mailara igo arte eta «klubaren prestigioa berreskuratu arte». Akziodunen, abonatuen eta zaleen babesak lanean jarraitzeko indarra ematen diela esan du Badiolak.

Akordioa Sogecablerekin

Bestalde, Realak jakinarai du Sogecable telebista plataformarekin enpresarekin zuten auzia konpondu egin dutela. Horrek Realaren norgehiagoka gehiago telebistaz ematea ahalbidetuko du eta talde txuri-urdinak dirua jasoko du.

Bi denda, Txinan

Olinpiar Jokoak hasi baino lehen jarriko ditu Realak bere bi dendak Txinan. Realaren webgunean aditzera eman dutenez, aipatu dendak Beijingo aireportuko terminal berrian jarriko dituzte eta urtea bukatu baino lehen 76 milioi pertsona pasatuko direla uste dute. Bi denda hauetan Realeko 194 produktu egongo dira salgai; Badiolak presidentetzarako hautagai zenean Txinatik diru sarrerak etorriko zirela agindu zuen eta horren harira ireki nahi dituzte bi dendon Beijinen.

Abuztuaren 8an hasiko dira Olinpiar Jokoak. Hori dela eta, joan den astean Beijingo aireportuak terminal berria inauguratu zuen. Olinpiar Jokoetan Beijingek milioi erdi bisitari jasoko dituela uste dute.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Erakusketa

'Donostiari begira'
DONOSTIA, Historiaren Etxea, Motako Gaztelua (Urgull) - 2008-01-08

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa