Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Donostia
2008ko irailak 7, Igandea

Harpidetu zaitez!

2.019 irteera egin zituzten iaz suhiltzaileek

Suhiltzaileak

Martxan dira suhiltzaileek Garbera ondoan izango duten egoitza berriaren lanak, 2009an bukatuko dituzte.

xabier etxabe



San Sebastian egunean Salamanka pasealekuko etxebizitza batetan gertatutako sua, urriaren 12ko istiluak... Guztira, 2019 ezbehar eta suteetan hartu zuten parte iaz suhiltzaileek. Suteak, denera, 694 izan ziren 2007an. Suak itzaltzen baino, herritarren bestelako arazoak konpontzen pasa dituzte suhiltzaileek urteko 365 egunak. Herritarrei etxean sartzen laguntzeko eta antzeko zerbitzuetarako 895 irteera egin zituzten suhiltzaileek iaz.

Irteera kopuruak %7,39 egin du gora

2019 irteera egin zituzten iaz suhiltzaileek, 2006an baino %7,39 gehiago. Bataz beste, egunean sei irteera. Hiru, herritarren arazo txikiak konpontzeko, bi suteak itzaltzeko eta beste bat erreskate lanetarako.

Honenbestez, etxean sartzen laguntzea eta bestelako arazo txikiak konpontzea dira suhiltzaileen ardura nagusiak, %44. Irteera guztien artean, suteak itzaltzea %34 eta erreskateak %18. 2007a, ordea, ez da irteera gehien zenbatu dituzten urtea. 2005ean 2088 irteera egin zituzten eta azken zortzi urteetako urterik lanpetuenetakoa izan zen suhiltzaileentzat.

Egoitza berriko lanak martxan

Suhiltzaileen lana ahalik eta eraginkorrena izan dadin, bi ibilgailu erosi dituzte: elurra kentzeko furgoneta bat eta eskailera mekaniko bat erosi zuten iaz, 616.360 euro inbertituz.

Aurtengo inbertsiorik sendoena, berriz, suhiltzaileen egoitza berrian egingo dute. «Garbera egoitza eraikitzeko lurrak mugitzen hasi dira jada eta egoitza berrirako lanak hurrengo urterako bukatuta egongo dira», aipatu du Ernesto Gasco Mugikortasun zinegotziak. Garberatik hirira eta Donostialdeko gainontzeko herrietara zerbitzua «azkarragoa» izango dela ziurtatu du Gascok. Iaz, 3 eta 13 minutu artean behar zuten suhiltzaileek larrialdietara iristeko.

Kamioi berriak aurten

Suhiltzaileen zerbitzua egunetik egunera hobea izan dadin aurten ibilgailu berriak erosiko dituzte. Ibilgailu horien funtzioa produktu kutsakor eta arriskutsuekin lan egiten duten enpresetan gertatzen diren ezbeharrei erantzutea izango da.

 

Naturgaseko eraikina Udaltzaingoa eta suhiltzaileentzat



Amara-Ibaeta errepidearen albo batetan, Errondo pasealekuan dagoen Naturgaseko eraikina erosiko du Udalak. Udaletxeko eta Goikoa jauregiko bulegoak lekuz aldatu eta berrantolatuko dituztenez, antolaketa zuzentzeko udal bulego askok Naturgaseko eraikin honetan izango dute behin behineko egoitza.

Udal bulegoen antolaketa bukatzen dutenean, Naturgaseko eraikina hutsik geratuko da. Hori dela eta, udaltzainen eta suhiltzaileen egoitza bilakatuko dute. Suhiltzaileek egoitza nagusia Garberan izango duten arren, suhiltzaile talde txiki bat egungo Easo kaleko egoitzan mantenduko dute. Naturgaseko eraikina hustu egiten denean, Errondo pasealekura lekuz aldatuko dituzte. Suhiltzaileak ez ezik, Naturgaseko eraikina ere udaltzainek beteko dute. Hasiera batetan, Illunben izango zuten egoitza, «ondotik, ordea, Martutene- Ospitaleak errepidea igaroko denez egokiagoa ikusten dugu egoitza Naturgasen egitea» dio Gascok.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Bideo emanaldia

'PTX, Krake-Lur'
DONOSTIA, M.A.D. (Larramendi kalea, 4) - 2008-09-09

Jaialdia

MARRUMA EGUNA
GROS, KATALUINA ENPARANTZAN - 2008-09-13

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa