Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Donostia
2008ko urriak 14, Asteartea

Harpidetu zaitez!

Udazkenean hasiko dira Rozaneseko egoitza egiten

Ikerketa

Sustapen Elkarteak bere gain hartuko ditu eraikuntza gastuak; 8,1 milioi aurreikusi dituzte ikerlarien egoitza egiteko.

x. etxabe



Mirakontxan, Rozanes jauregia bota zuten lekuan, ikerlarientzat 80 apartamentu egingo dituzte. Eraikinak hiru solairu izango ditu eta Odon Elorza alkateak egin dituen aurreikuspenen arabera, lanak udazkenean has daitezke. 18-20 hilabete artean lanak amaituta egon daitezkeela uste dute.

Hasiera batean, Eusko Jaurlaritzak bere gain hartuko zituen ikerlarientzako egoitzaren gastuak, Udalak, ordea, lehenbailehen hasi nahi ditu eraikuntza lanak eta horretarako Sustapen elkarteak ordainduko ditu eraikuntzaren gastuak. Alkateak zehaztu duenez, «Gipuzkoako Foru Aldundiari Rozaneseko proiektuaren berri eman diogu eta diruz laguntzea espero dugu». Espainiako Gobernuak ere ikerlarien egoitza finantzatzen lagunduko du.

52 eta 65 metro karratu arteko apartamentuak

Euskal Herriko Unibertsitateak sei ikerketa lan talde ditu eta hiriko ikerketa guneek hirutik zazpira egin dute gora azken zortzi urteetan. Ikerlarien joan etorriari erantzuteko «beharrezkotzat» jo dute 80 apartamentutako egoitza hau.

52 eta 65 metro karratu arteko apartamentuak izango dira eta ikerkelariek 12-18 hilabete arteko tartean egon ahal izango dute ikerlariek egoitzan. Egonaldia merkatu prezioa baino merkeagoa izango da.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Zinema

Zine - foruma "El baņo del papa"
ERDIALDEA, Kutxa aretoan, Arrasate kalea, 12 - 2008-10-16

Hitzaldia

Hitzaldia Arcadi Oliveresekin
ERDIALDEA, ONCE aretoan (Etxaide, 1) - 2008-10-17

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa