Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Donostia
2008ko urriak 7, Asteartea

Harpidetu zaitez!

beñat elosua ð- Bodyboarderra

«Iaz Angelun irabazi nuen oholarekin ariko naiz Brasilen»

Bodyboarda

Munduko Txapelketako zirkuituari ekingo dio datorren asteartean Beñat Elosuak Brasilgo Florianopolis herrian.

naroa balsategi



Hitz egiteko gogoz iritsi da elkarrizketara Beñat Elosua (1988, Parte Zaharra). Urduri dagoela esan du; elkarrizketak baino, gaur egin behar duen bidaiak urduritzen baitu. Iazko Europako Zirkuituan goi-goian ibili zen eta ondorioz, «motibazio handiarekin» doa Flroianopolisera ¬Santa Catarina, Brasil¬. Izan ere, Munduko Txapelketako zirkuituan ariko da aurten estreinakoz

Txapelketak berak edo bidaiak, zer da gehien urduritzen zaituena?

Bidaia da gehien urduritzen nauena. Lehenengo aldiz hegazkinak bakarrik hartuko ditut eta horrek egia esan pixka bat urduritzen nau. Behin Florianopolisera iristean Galizia eta Kanaria Uharteetako lagunekin bilduko naiz, baina momentu honetan garrantzitsuena iristea izango da.

Nolako proba izango da Brasilen jokatuko duzuna?

Zirkuituko bigarren proba da, lehenengoa Hawaii-en jokatu zelako. Pipeline modalitatean jokatzen da zirkuitua eta Brasilen eta Txilen jokatu behar ditudanez gain, gainontzeko probak Portugal, Kanariar Uharteetan eta gertuko tokitan jokatuko ditut. Hamar proba dira guztira eta nik soilik zazpitan parte hartuko dut.

Zergatik ez zara Hawaiira joan?

Hasieran asmoa banuen bertara joateko baina azterketak nituen ¬batxilergoko bigarren maila egiten ari da¬ eta azkenean hemen geratzea erabaki nuen.

Zer helbururekin abiatuko zara Brasilera?

Egia esan ez dakit. Iaz Europako zirkuituan lehen hamasei postuetan sartu nahi nuen eta Marokon jokatu zen azken probara lehenengo postuan joan nintzen beste batekin berdinduta. Irabazteko zorian egon nintzenez, orain helburu txikiarekin noa, alegia iaz bezala. Lehenengo aldia da zirkuitu batean, puntuazioko probetan serio parte hartuko dudana. Beraz, nola nagoen ikusi nahi dut.

Lehia handia al da bodyboardean?

Badago, baina normalean txapelketaren araberakoa da. Brasilen munduko onenak izango dira, beraz ni baino askoz ere hobea den jendearen kontra ariko naiz. Normalean itsasoan zerri fama portugesek dute... lekua kentzen-eta nahiko abilak dira; Marokon, egia esan, portugesen jokoa frogatu ahal izan nuen.

Donostian zer egiten da gehiago surfa edo bodyboard-a?

Berez surfa gehiago egiten da, baina Zurriolako hondartzatik oso bodyboarder onak atera dira. Horrexegatik eta Zumaian ere bodyboarderrak daudelako ¬gurasoak zumaiarrak ditu eta askotan joaten zen Zumaira¬ hasi nintzen kirol honetan.

Bodyboard-az gain, ibili al zara kirol gehiagotan?

Esku pilotan ibili naiz, baina utzi behar izan nuen. Astegunetan aritzen nintzen, takoak jarri eta egun horietan eskua gogortzen nuen, baina asteburua iritsi eta uretan sartzen nintzen, orduan berriz ere eskua biguntzen nuen. Astebarruko lana astebukaeran galtzen nuen. Umetan Parte Zaharrean pilotan jokatzen ibiltzen nintzen.

Zer dela eta erabaki zenuen bodyboardarekin jarraitzea?

Itsasoak erakarri egiten nau. Hasieran lagun guztiak batera hasi ginen baina hamabi urte inguru nituela nik bakarrik jarraitu nuen. Orain behintzat Groseko Indarra sortu zenetik kluba hondartzan bertan daukagu eta itsasotik atera eta jarraian dutxa bero bat izatea, asko eskertzen da.

Maiz bidaiatzen duzue...Zein da ustekabean hartu zaituen herrialdea?

Maroko. Harrituta geratu nintzen jendeak egin zigun harrerarengatik. Gure adineko mutil koadrila batekin oso harreman ona egin genuen eta kontaktuan jarraitzen dugu. Hemendik aurrera, gainera, Marokora maizago joango naiz. Beraiekin berriz ere elkartzeko gogoa dut.

Bodyboardaren barruan nor miresten duzu?

Izen handirik ez dut. Egia da australiarrak, berez oso onak direla. Ni hala ere, hondartzan nire kasa ikasi du bodyboardean aritzeneta beraz, nire antzera ibili diren pertsona helduagoak beti miretsi ditut. Esaterako, Joserra Martinez edo Lander Irazabalbeitia.

Zenbat ohol eramango dituzu Brasilera? Kuttunen bat ba al duzu?

Brasileraino bakarrik joan behar dudanez, nahiago dut ohol bakarra eraman. Beste txapelketa batzuetara lauzpabost eramaten ditut. Kuttunena egunero erabiltzen dudana da eta Brasilera eramango dudana, noski. Honekin Angelun egin zen Europako Txapelketako proba irabazi nuen. Baina Brasildik itzulitakoan aldatuko dut, ziurrenik.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Erakusketa

'Donostiari begira'
DONOSTIA, Historiaren Etxea, Motako Gaztelua (Urgull) - 2008-01-08

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa