Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Donostia
2008ko maiatzak 10, Larunbata

Harpidetu zaitez!

Intxaurrondoko zirkulazioa hobetzeko lanak noiz hasiko zain dira auzotarrak

Intxaurrondo

Udalak 2007ko bukaeran abian jarriko zituztela esan bazuen ere, oraindik aste batzuk beharko dituzte hasteko.

raul perez



Udalak joan den urteko irailean iragarri zuenez, 2007a bukatu aurretik hasi behar zituzten Hego Intxaurrondoko zirkulazioa hobetzeko lanak. Obrak, ordea, ez dira oraindik hasi eta horrek ezinegona eragin du auzo elkarteen artean.

Udalak dioenez, lanen lehen fasea aste gutxi barru hasiko dute. Oraindik, dena dela, Udal Gobernuak lanak enpresa bati eman behar dizkio, eta ondoren hizarmena sinatu beharko dute Udalak eta enpesak lanei ekin aurretik . Lehen fase horren aurreneko urratsa Txara eta Beharkoko biribilguneen arteko zatia itxuraldatzea izangi da. Neurri gehienen helburua ibilgailuak motelago pasatzea da. Txara eta Beharkoko biribilguneen artean ere neurriak hartuko dituzte ibilgailuen abiadura murrizteko eta bi norabideen artean aparkalekuak jarriko dituzte.

Udalaren erantzunik gabe

Udalak irailean esan zuen publikoki lanak urtea bukatu baino lehen hasiko zituztela. Intxaurdi auzo elkartekoek diotenez, azken hilabeteotan behin baino gehiagotan jo dute Udalera lanak noiz hasi behar zituzten jakiteko, baina ez dute erantzunik jaso. «Ez dugu ulertzen zergatik ez dituzten oraindik lanak hasi».

Intxaurdik gogora ekarri duenez, lehen fase horretan Zarategi pasealekuan pare bat zebrabide hobeto babestu behar dituzte. Zarategin zenbait lan egin zituzten iaz, emakume bat eta bere biloba auto batek harrapatuta hil eta gero.

Beste lanak

Udalak, lehen fasearen barruan, beste obra batzuk egitea aurreikusi du. Hala nola, Basotxiki norabide bakarrekoa bihurtu eta Monsen bidegorria jarri. Otxoki eta Sibilia artean ere esku hartuko dute. Otxoki pasealekua da auzotarren kezka iturri aspalditik, autoak oso azkar pasatzen direlako bertatik. Intxaurdi auzo elkartea ez dator bat Udalak toki horretan egin nahi duenarekin. «Bi norabideen artean hesia jartzearekin nahikoa dela uste dute, baina abiadura murrizteko neurririk hartu ezean...» .

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa