
Aukeran dantza taldeak 10. urtemuga ospatuko du Victoria Eugenia Antzokian, taldearen historiari errepasoa egingo dion ikuskizun berezi batekin.
Aukeratutako bidea
nerea lizarralde
Hitzordu garrantzitsua du Aukeran dantza taldeak hurrengo martxoaren 29an. Edu Muruamendiarazek zuzendutako konpainiak lanean emandako hamarkada ospatuko du Victoria Eugenia Antzokian Aukeran, 10 urte ikuskizunarekin.
Hiru ikuskizun aurkeztu ditu bere ibilbidean: Sutargi (2001), Izena duen guztia omen da (2003) eta Bideak (2006). Taldearen historiako koreografia politenak eta erakusgarrienak eszenatokian izango dira. «Gala dantzari profesional batzuekin borobildu dugu, Ion Agirretxe eta Iker Murillo. Lagunak dira eta hauek ere dantza tradizionalean hasi ziren, gu bezala. Aukeranetik pasatako jendea gonbidatu dugu ere. Berezia izango da ikuskizuna. Elkarrekin zerbait egingo dugu eta sorpresa txiki bat ere izango da», dio Edu Muruamendiarazek.
Bide luzea
10. urtemuga ospatzea egindako lan eta esfortzuaren aitorpena da Muruamendiarazentzat: «Mundu honetan mantentzea lortu dugu. 400 baino saio gehiago egin ditugu. Taldea egonkortzen hasi dela uste dugu eta gazteentzat erreferente ere bihurtu gara».
Dantza tradizionaletik abiatuta ikerketan jarduteko asmoarekin sortu zen Aukeran. Hasierako kritikak alde batera utzi eta dantzan lekua izatea lortu du konpainiak: «Ni beti ibili naiz dantza tradizionalaren munduan. Beste mundu bat zegoela ikusi nuen. Klasikoa, garaikidea, jende berria... niretzako mundu ezezaguna zen eta bide horretatik ekin genion. Tradizionala hor dago baina gauza berriak egin ditzakegu. Lehenengo urteetan zaila izan zen, tradizioa ikutzea baina pixkanaka jendea gauza berriak ikusteko prest dagoela ikusi dugu. 10 minutuko ikuskizun motzekin hasi ginen baina jendeak gehiago eskatzen zuen, dantza batzuk beste batzuekin lotu genituen eta horrela sortu zen ziren gure ikuskizunak sortzen».
Ikaskuntza prozesua luzea izan dela dio zuzendariak: «Ez gara talde profesionala. ez gara dantzaz bizi. Euskal Herrian ez dago dantza prestakuntza sendo bat eta kosta egin zitzaigun, baina baina beste talde batzuk ere hasi dira. Aire freskoa behar zuen dantza tradizionalak. Kresalaren lana ere hor dago.
Dantzari konprometituak
Hamar urte azkar pasa direla dio Muruamendiarazek. «Gauza politak egin ditugu, mundua ezagutu dugu. Oso esperientzia baikorra izan da guretzat. Irekitako bidearekin mantendu eta jarraitu nahi dugu. Atzera begiratzen dugunean oso oroitzapen onak ditugu. Dantzarien inplikazioa, jakina, ezinbestekoa izan da aurrera egiteko».
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Erakusketa
'Donostiari begira'
DONOSTIA, Historiaren Etxea, Motako Gaztelua (Urgull) - 2008-01-08
Ikastaroa
LOREZAINTZAKO PROIEKTUAK DISEINATU, EGIN ETA AURKEZTEA
Aukeratu Herria, ITSASMENDIKOI FRAISORO, ELBARRENA AUZOAz/g 202159 ZIZURKIL - 2008-10-01
© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta: donostia@irutxulokohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.