Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Donostia
2008ko urriak 7, Asteartea

Harpidetu zaitez!

Egun seinalatuetan ere

Futbola

Realak pauso sendoa eman nahi du igoerarako bidean Numantzia menderatuta.

xabier lopetegi



Realak erakutsi du jada gauzak behar bezala eginez gero Bigarren Mailako sailkapeneko beheko taldeei ia beti irabaziko diela. Azken bost partidetatik lautan halakoen aurka lortu du garaipena, eta, horrekin batera, denboraldiko emaitza boladarik onena. Orain, berriz, egun seinalatuetan garaile irteteko gai ere badela erakutsi nahi du taldeak, halakoak baitira bai gaurkoa eta baita hurrengo larunbata ere. Liderraren, eta igoera lortzeko duen aurkaririk zuzenenaren aurka neurtuko ditu indarrak: Numantzia eta Sporting. Ezin da esan partida guztiz erabakigarriak direnik, baina onik ateratzen baldin bada Lehen Mailarako bide zuzena izango luke.

Lehen itzulian Las Palmas, Elx eta Albaceteri irabazi ondoren, hasiera txarrari buelta eman eta mamu asko uxatu zituen, baina ez zen gai izan gorakada hori berresteko. Numantziaren eta Sportingen aurka galdu, eta beste lau partida igaro arte ez zuen berriz ere irabazi, Malagaren aurka. Orduan bai, egun seinalatuan asmatu zuen. Ez ordea Los Pajaritosen. Oso partida orekatuan eta gol aukera handirik gabekoan, markagailua orekatzea lortu zuen, baina zailena egin ondoren, luzapenean garaipena erdietsi zuen Numantziak oso falta jaurtiketa zalantzagarri batean.

Gaurko partida, ordea, oso bestelakoa izan daiteke. Realak ez dauka zerikusi handirik ordukoarekin: defentsan serio aritu bai, baina erasoan bat gehiago zirudien partida gehienetan lehen. Ezin zuen oreka apurtu, eta horren ondorioz lanak zituen hiru puntuak lortzeko. Azken jardunalditan, aldiz, jo handia erakutsi du. Hamaika gol sartu ditu azken bost partidatan, eta aspaldian ez du Anoetan galdu, Sportingen aurka jokatu zuenetik, hain justu. Guzti horri harmailetan egongo den giro bikaina gehitu behar zaio. Ustekaberik ezean, denboraldiko jendetzarik handiena bilduko da; Iñaki Badiolak atletismo pistan 7.000 eserleku jartzeko baimena lortu baitu azkenean. Gaztetxoen babesa gertu izango dute jokalariek.

Aurkariaren eraginkortasuna

Numantziaren zenbakiak apartak dira etxetik kanpo: zortzi garaipen, bost berdinketa, eta porrot bakarra. Defentsa lan serioagatik nabarmentzen da Gonzalo Arkonadaren taldea: Ligan gol gutxien jaso duena da, hamar besterik ez etxetik kanpo. Baita eraginkortasunagatik ere, hamaika partida poltsikoratu baititu gol bateko aldearekin.

Eizmendik, tamalez, ezingo du azken bost partidetan hain emaitza onak eman dizkion hamaikakoa errepikatu, Mikel Gonzalezek zigorra bete beharko baitu. Defentsan berebiziko lana egiten ari zen atzelari gaztea, beti seguru goiko zein beheko jokaldietan, eta baloia txukun ateratzen. Litekeena da Labakak bere ordez jokatzea, azpeitiarra izan baitzen Albaceteren aurkako partidan ordezkatu zuena. Realeko entrenatzailea albiste izan da azken orduotan normalean ez bezala, Arkonadarekin bat egin eta etxeko teknikarien lana aldarrikatuz ohar bat irakurri zuelako herenegungo prentsaurrekoan.

Victor, kili-kolo

Erasoan ere zalantzak izango ditu entrenatzaileak, Victorrek min hartu zuelako azken partidan eta ezin izan duelako aste osoan taldekideekin batera entrenatu. Deialdian sartu du Eizmendik, osatuko den itxaropenarekin, baina badaezpada ere Gorka Larrea ere deitu du, aspaldiko partez. Presio eta defentsa lanean egun hobeak eta okerragoak izaten baditu ere, erasoan irtenbide asko ematen dizkio Victorrek taldeari bere mugikortasunarekin eta lerro arteko jokoarekin. Diaz Zeriorekin betiko ezagunak balira bezala konpontzen da, gainera. Jokatzerik ez baldin badu, Delibasicek hartuko du bere tokia, ziurrenik. Gogoratu behar da ere Gonzalo Arkonadak oso ondo ezagutzen dituela Realeko jokalariak, eta euren gabeziak aprobetxatzen saiatuko dela.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Erakusketa

'Donostiari begira'
DONOSTIA, Historiaren Etxea, Motako Gaztelua (Urgull) - 2008-01-08

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa