Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Donostia
2009ko uztailak 4, Larunbata

Harpidetu zaitez!

Arteleku zentroa eta KM-ko erakusketak Tabakalerara eramango dituzte

Azpiegiturak

Koldo Mitxelena Kulturunea Euskadiko Liburutegiaren egoitza izango da.

nerea lizarralde



Tabakalera proiektua zehazteko eta sendotzeko kultur azpiegitura eta erakundeen birrantolaketaren akordioa aukeztu zuten atzo Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak. Arteleku eta Koldo Mitxelenako erakustaretoak Tabakalerara eramango dituztela iragarri zuten, besteak beste.

Ikus-entzunezko kultura garaikidearen bilgunea

Orain arte ikus-entzunezko programazioa landu duten hiriko ekipamendu publikoen eskarmentua eta esperientzia jasoko ditu Tabakalerak. Antzinako tabako fabrika ikus-entzunezko kultura garaikidearen bilgune eta erreferentzia izatea lortu nahi dute hiru erakundeek. Arlo honetako sortzaile eta industriari eta baita herritarrei ere eskainitako proiektua izango da, ikus-entzunezko kultura zerbitzuen egitasmoak elkartu eta bilduko dituena. Joxean Muñoz Nazioarteko Kultura Garaikidearen Zentroaren zuzendariak azaldu zuenaren arabera, «Tabakalera egitasmoaren oinarriak definitu ditugu akordio honetan». Etorkizuneko ikus-entzunezko kulturaren bilgunea 2013rako abian izatea aurreikusi du Odon Elorza alkateak.

Artelekuko egitaraua eta KMko erakusketak Tabakaleran

Azpiegituren birrantolaketa eta bat-egite prozesu honen harira hainbat pauso emango dira. Etorkizuneko Euskadiko Liburutegiaren egoitza Koldo Mitxelena Kulturunea izango da, Aldundiak Eusko Jaurlaritzaren esku utziko baitu eraikina. Halaber, Donostiako Udalak digitalizazio plana adostu ondoren, Euskadiko Liburutegiari emango dizkio bere fondo historikoak, Mandasko Dukearena ondarea eta antzinako hemeroteka. Bestalde, Koldo Mitxelenako erakusketak Tabakaleran egingo dira eta Arteleku, arte eta kultura garaikidearen gunea ere, bertara eramango dute.

Donostia Kulturako zine unitateak eta Euskadiko Filmategia Tabakalerako muina osatuko dute. Beren ardura ikus-entzunezkoen arloaren hedapena, ikerketa eta programazioa antolatzea izango da. Koldo Mitxelena liburutegiko, Artelekuko eta Donostiako udal liburutegien sareko fondo dokumental garaikideak Tabakaleran izango dira ere. Akordio honetan parte hartu duten erakundeek Tabakaleran Gipuzkoako edo Donostiako Mediateka osatzea aztertuko dute, irakurketa publikoaren sareko buru bihurtuko litzateke horrela.

Ikus-entzunezkoen erreferentzia

Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiak behin betiko egitasmo honen inguruko zalantzak argituko direlaazpimarratu du: «Sortzaileak, kultur industria eta gizartea batuko dituen proiektua da eta Tabakalera ikus-entzunezkoan fabrika eta lehen mailako erreferentzia bihurtuko du». Odon Elorza alkateak Tabakalera proiektua 2016an Donostia Europako kultura hiria izateko aurkeztuko duten programazioaren egitasmo nagusia dela azaldu du.

 

akordioaren mamia



KMko erakusketak eta Arteleku Tabakalerara eramango dituzte.

Euskadiko Filmategia eta Donostia Kulturako zine unitatea. Tabakalerako muina izango dira.

Ikus-entzunezko kulturaren fondoak. Arteleku, KM eta udal liburutegietakoak Tabakaleran bilduko dira.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.

Lege Informazioa