Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Donostia
2009ko uztailak 4, Larunbata

Harpidetu zaitez!

Gironako Salt hiriko Colla Marrecs castellers taldeak ikuskizun harrigarria eskaini du Antiguan.

Grabitateari erronka egiten dion gaztelua

maitane aldanondo

Antigua auzoko Gaskoniaplaza gainezka zegoen igandean giza gazteluen ikuskizunaren zain. Euskal Herria eta Katalunia Herrien arteko topaketaren barruan Antiguako jai batzordeak eta Antiguotarra elkarteak antolatutako ekintzetan ziurrenik erakargarriena izan zen Salt hiriko Colla Marrecs-ek eskainitakoa. Bertaratu ziren 800 bat lagunek miresmen eta harriduraz jarraitu zituzten 150 kideek eraikitako lau dorreak. Oso zaila da horrelako emanaldiak gurean ikustea.

Giza-gazteluko kideek seriotasun eta tentsio handia islatzen zuten. Nagusi zen isiltasunaren artean ikuskizuna irrikaz jarraitzen zutenen txundidura ahots batzuk bakarrik entzun zitezkeen. Dorrearen oinarria osatzen duen jende multzoa taldearen 110 bat kidek osatzen zuten, baina ikusle soil izateari utzi eta festan zuzenean parte hartzeko bat egin zutenak ere izan ziren.

Dorre bakoitza egiteko bost bat minutu behar izan zuten. Erakustaldiko dorre zailena ezik. Lau laguneko zazpi mailakoa barnean lau pertsonek osatutako zutabea duena, hirugarren saiakera erdietsi zuten. Eraketa ikuskatzen duten bi lagunek, oinarrian bata eta gazteluaren bigarren mailan bestea, alde guztiak berdinak zirela ziurtatu arte ez zuten aurrera jarraitu. Baina horrek ez zuen bertaratutakoen iritzi ona aldatu.

Jai batzordeko Jon Martinez Txiki-ren telefonoak etengabe jo zuen atzo. «Jendea zur eta lur gelditu zen eta asko dira gaur eskerrak eman eta oso gustoko izan zutela esateko deitzen dutenak».

 

Jasotako erantzunak:

1

Marije Manterola Iribar | 2008-04-15

Lehen lerrotik ikusi nituen akrobaziak. Ziraragarrik izan ziren. Une hunkigarriak sortu zituzten eta bat baino gehiagori entzun nion hunkituta negar-malkoak irtetear izan zituela. Zorionak Colla Marrecs eta Antiguatarrak Elkarteari!

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.

Lege Informazioa