
«Nire denboraren zati bat besteentzat erabilgarri izatea nahi dut wikipediarekin»
MIKEL GOÑI
Internet erabiltzen ohituta daudenek badakite Google zer den: informazio bilatzailea, alegia. Josu Goñi Etxaberen izena bilatzailean jarri eta Euskal wikipediarekin harremana duten emaitza ugari azalduko da, euskaraz egindako entziklopedia birtualak dituen bolondres antiguatarra dugu Goñi. Arkitektura da bere ogibidea eta baita bere zaletasuna, hori dela eta gai hori jorratzen duten artikuluetan errazagoa da Goñiren lana ikustea.
Donostiarra zara, Parisen bizi, mundu osoarentzat eskuragarri dagoeproiektuan ari zara... a ze saltsa!
Naturaltasunez bizi dut ba! Donostiarra naiz eta bertan egin dut bizitzaren gehiena. Parisen ikasketen zati bat egin eta bertan lan egin eta bizi naiz. Eta etxekoekin harremana mantentze aldera Internet askotan erabiltzen dudanez, Donostia-Paris distantzia guztiz txikitze aldera, ordenagailu bidez mundu osora konektatuanago. Baina ez bakarrik Parisen bizi naizen ni, baita ere Antiguoko edo Groseko edozein, mundu osora konektatua dago eta naturaltasun osoz gainera!
Zerk animatu zintuen euskarazko wikipedian parte hartzera?
Hasiera batean, ikasketa eta lanerako informazio bila Interneten nenbilela sarritan wikipedia agertzen zen. Baina euskarazko bertsioan eduki gutxitxo agertzen ziren, nahiz eta aitzindari batzuk lan txukuna egina zuten. Eta edukiak gehitzea eta zuzentzea hain erreza denez, hor hasi nintzen ekarpenak egiten.Hasieran, argazki pare bat igo eta Donostiari buruzko datu batzuk gehitu bainoez nuen egin.
Kobratu gabe lan egitea, zergatik?
Ni ez dut lantzat jotzen, zaletasuntzat baizik. Batez ere, bi arrazoirengatik dut gustuko. Bata, berekoia, gauza ugari ikasten baitut, bizitzan erabilgarri izan daitezkeenak, baina batez ere jakin-nahi grina dela-eta. Bestea, eskuzabala, nire denboraren zati bat besteentzat erabilgarri izan daitezkeen gauzetan pasatzen baitut.
Ze artikulu mota idatzi edo editatzen dituzu? Zein da zure lan egiteko esparrurik gogokoena?
Gehien bat arkitektura eta geografiari buruzko kontuak idazten dut, arkitektoa bainaiz eta interesgune handiena dudalako, geografia eta bidaiekin batera. Azken aldian, argazki dexente igotzen ditut ere bai, batez ere euskal kulturarekin zerikusia dutenak, wikipedia euskal gaietan koloka xamar baitabil. Baina, denbora gehien hartzen didana besteek idatzi eta aldatutako edukiak ikustea eta zuzentzea da, batez ere edukiak eta itxura txukuntzeko asmoarekin.
Wikipedian edozeinek idatz zezaken Azkuna dela Donostiako alkatea edota San Sebastian eguna abuztuan dela...
Ba omen dago txosten bat, frogatzen duena Encyclopædia Britannica entzutetsuan wikipedian adina akats agertzen direla, hau da, ez asko. Hainbeste jendek eta hain erraz parte har dezaketenez, azkenean egia gailentzen dela frogatu da. Eta horrek gizartearengan eta gizadi osoarengan esperantza txikitxo bat piztu dit. Horregatik biziki gomendatzen dut wikipedian partehartzea, erabiltzen erraz-erraza baita eta akatsen bat eginez gero, beti egongo da norbait laguntzeko edo zuzentzekoprest.
Euskal wikipediak 25.000 artikulu ditu jada
Josu | 2008-04-22
Kaixo, Josugoni, beste Josu naiz, "Wikipediako mikrobiologoa". Askotan lagundu didazu artikuluak txukuntzen, eta eskerrak eman nahi dizkizut mezu honen bitartez. Irutxuloko artikulu hau irakurri dut eta zu agurtzeko aukera aprobetxatu nahi izan dut. Ongi segi.
Enzaiklopedia (wikilaria) | 2008-04-17
Aupa josu! zer moduz? A ze zuertea, emen atera zera eta! Neu naiz, Enzaiklopedia (wikipediako lankide, jakingo dozu nor naizen). Ondo pasa mutil! ta segi orrela! Aio!
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Erakusketa
'Donostiari begira'
DONOSTIA, Historiaren Etxea, Motako Gaztelua (Urgull) - 2008-01-08
Ikastaroa
LOREZAINTZAKO PROIEKTUAK DISEINATU, EGIN ETA AURKEZTEA
Aukeratu Herria, ITSASMENDIKOI FRAISORO, ELBARRENA AUZOAz/g 202159 ZIZURKIL - 2008-10-01
© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta: donostia@irutxulokohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.