Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Donostia
2008ko urriak 14, Asteartea

Harpidetu zaitez!

Gobernu Batzordearen esku banderen auzia

Politika

Manos Limpiasek Udala salatu du udaletxeko aurrealdean ez dagoelako Espainiako bandera zintzilik.

erredakzioa



Udal Gobernuak erabakiko du Espainiako bandera udaletxetik zintzilik jarriko duen ala ez. Manos Limpias elkarteak epaitegietara, administrazioarekiko auzietako epaitegira, jo du Odon Elorza alkatea salatzeko. Elkarte honen arabera, Elorzak «egungo legea urratu du, legeak Espainiako bandera udaletxean agerian egon behar duelako zintzilik». Manos Limpiasekoek aipatu dutenez, behin eta berriz jo dute alkatearengana Espainiako bandera jartzeko baina honek «uko egin du».

2007ko urriaren 22an PPk proposamena aurkeztu zuen. Udal taldeetako bozeramaileek proposamena aztertu eta gero, Espainiako bandera udaletxeko aurrealdean jarri gabe jarriatzen du. Manos Limpiasek apirilaren 16an beste saiakera bat egin zuen, honek ere ez zuela arrakastarik izan zehaztu dute Manos Limpiaseko kideek.

Odon Elorza alkateak Manos Limpiasekoek epailearengana jo eta helegitearen berri izan zuenean, Espainiako banderaren auziari amaiera emateko erabakia Gobernu Batzordeak hartuko duela esan du. Udaleko edozein erabaki hartzeko prozesua jarraitu nahi du Odon Elorzak.

Espainiako banderaren auzia, «gai korapilatsua» dela azaldu du alkateak eta Bilbon, Iñaki Azkuna alkateari gertatutakoa ekarri du gogora. Izan ere, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak Bilboko udaletxetik Espainiako bandera zintzilikatzera behartu zuen Iñaki Azkuna.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Ikastaroa

LOREZAINTZAKO PROIEKTUAK DISEINATU, EGIN ETA AURKEZTEA
Aukeratu Herria, ITSASMENDIKOI FRAISORO, ELBARRENA AUZOAz/g 202159 ZIZURKIL - 2008-10-01

Jardunaldia

Kontzentrazioa pobreziaren aurka
ERDIALDEA, Bulebarreko kioskoan - 2008-10-17

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa