Literaktum, literaturaz haratago lengoaia berriekin
Literatura
Literaktum, letren eta lengoaien jaialdiaren laugarren edizioa egingo dute maiatzaren 12tik 17ra Donostia Kulturaren hainbat espaziotan.
nerea lizarralde
Literaturaren sormenerako jardunaldiak antolatu ohi ziren Okendo kultur etxean eta Liburutegi Nagusian. Egun Literaktum, letren eta lengoaien jaialdian bihurtu dira eta dagoeneko lau urte bete ditu. Stephen Watts poeta, Ainhoa Arteta sopranoa, Pablo Malo zinemagilea, Javier Muguruza musikaria... Jaialdi honetatik pasa diren izen ezagunen zerrenda txiki bat da hau.
Literatura beste lengoaia eta proposamen berrietatik
Idazle eta poetek bakarrik ez, beste disziplinatako jendea eta proposamenak literaturara ekarri nahi ditu Literaktumek. Horretarako formatu desberdinak aurkeztu jendea literaturara erakartzeko asmoz.
Mauro Entrialgo, Espido Freire eta Ixiar Rozas
Maiatzaren 12an Angel Erro eta Ixiar Rozasekin mahaingurua izango da euskal literaturaren inguruan, Liburutegi Nagusiaren San Jeronimo kaleko ekitaldi aretoan. Hurrengo egunean, Espido Freirerekin,
Melocotones helados eleberriarekin Planeta saria irabazi zuen idazlearekin solasaldia izango da Okendo kultur etxean.
Mileuristas, la generacion de los mil euros saiakera argitaratu zuen 2006an eta aurten bigarren zatia izango da irakurgai.
Idazketa tailerra ere izango da, Fernando Iwasaki idazle eta irakaslearekin. Mikrofikzio lantegia prestatuko du maiatzaren 14an San Jeronimo kaleko ekitaldi aretoan.
TMEO edo El Jueves umorezko aldizkarietan lan egiteagatik da ezaguna Mauro Entrialgo komikilaria. Bere lanak arte erakustaretoetan ere daude ikusgai eta telebista eta zinemarako gidoiak idatzi ditu. Maiatzaren 15ean Ernest Lluch kultur etxean izango da komikia eta gizarte kritikaren inguruko eztabaidan. Berarekin izango da Juan Manuel diaz de Gereñu Deustuko Unibertsitateko irakaslea. Literatura eta komiki kritikak egin ohi ditu.
Altzako Tomasene kultur etxean historia ahoz-aho nola transmititzen den aztertuko dute Amir Valle idazle kubatarrak eta Juan Gutierrezek.
Loiola kultur etxeak
poesia urumea bazterrean izeneko poesia errezitaldia prestatu du maiatzaren 17rako. Bernategi baserrian izango da. Istanbuleko Zehra Cirac eta San Petersburgoko Xenia Dyakonova idazleek parte hartuko dute.